Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Arestiren nazioa, antzerkia / [testua] Karlos del Olmo ; [hitzaurrea, Jon Kortazar ; hitzostea, Jaime Valverde]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Saiakera (EHAZE)Publication details: Azpeitia : EHAZE, 2016Edizioa: 1. edDeskribapen fisikoa: 175 or. ; 22 cmISBN:
  • 978-84-617-5958-3
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi ditu liburu honek, metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez irudikatzen eta antzeztokira eramaten saiatu zela Aresti. Bestela esanda, Arestik aldarrikatzen zituen gizartea, nazioa, hizkuntza eta kultura, nonbait, idazlearen idazketa dramatikoan mamituta agertzen direla erakustea da liburuaren helburuetako bat. Aresti dramagilearen eta antzerki pentsalariaren balioa nabarmentzea da beste xede nagusietako bat, haren antzezlan guztiek egun ere antzeztu gabe badiraute ere, euskal antzerkia jarri nahi izan baitzuen XX. mendean munduan izan ziren joera dramatikoekin bat egiteko moduan, alderdi teorikoan zein sormenezkoan, garai hartako egoera soziopolitikoak mugakizun handiak ezarri zizkion arren. Egun, ezagunagoa da Aresti poeta moduan, merezimenduak baititu, baina euskal gizarteak Gabrielen antzerkigintzarekin zor halako duenez gero, egileak merezi duen omenaldirako harri bat jarri gura du saio labur honek. «Karlos del Olmoren meritua izan da Gabriel Aresti bere garaiko inguru ideologikoan eta artistikoan jartzea. Garbi dago ez dela erraza Arestiren nortasuna definitzea, eta abertzaletasunaren eta marxismoaren artean kokatzen zelarik, kritika gogorrak jaso zituela. Baina ez da zalantzarik euskarari eman ziola lehentasuna liburu honen orrien bidean jarri diren aipu zerrenda luzea begiratuz gero. Ez da meritu txikia, inondik ere, garaiko giro artistikoan kokatzea, eta batez ere Agustin Ibarrolarekin izan zuen harremanaren loturak ongi marraztea, liburu honen egileak egin dituen moduan». [Jon Kortazar] «Misterio bat iruditzen zait Saizarbitoria bera, Lete eta Atxaga teatro-mundutik ia erabat aldendu izana helduaroan, gaztetan biziki murgilduta egon arren. Eta traiziotzat hartu behar dugu euskal intelektual askok -batik bat Hegoaldekoek- herri tradizioari -batik bat Iparraldekoari- egindako arbuio historikoa. Obra honekin, Arestiren gaineko paradoxa edo desoreka hori konpontzen lagundu du del Olmok. Saizarbitoriaren baieztapena, seguruenez, beste ezer baino gehiago aldarrikapena da, baina argi dago euskal letrek zor bat zeukatela Aresti dramagilearekin. Bistan da tamaina horretako dramagile baten kasuan, ikerketa gehiago beharko direla, baina hemen planteatzen den gogoeta abiapuntu zabal eta sakona dugu, zalantzarik gabe» [Jaime Valverde]
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Antzerkia (Helduentzat) A OLM are Ale eskuragarriak EK21060017

Gabriel Arestiren literatura dramatikoaren eta idazlearen jarrera soziopolitikoen arteko loturak topatu eta aztertu nahi ditu liburu honek, metafora halako bat eginda: zelan edo halan, amesturiko nazioa antzerkiaren bitartez irudikatzen eta antzeztokira eramaten saiatu zela Aresti. Bestela esanda, Arestik aldarrikatzen zituen gizartea, nazioa, hizkuntza eta kultura, nonbait, idazlearen idazketa dramatikoan mamituta agertzen direla erakustea da liburuaren helburuetako bat. Aresti dramagilearen eta antzerki pentsalariaren balioa nabarmentzea da beste xede nagusietako bat, haren antzezlan guztiek egun ere antzeztu gabe badiraute ere, euskal antzerkia jarri nahi izan baitzuen XX. mendean munduan izan ziren joera dramatikoekin bat egiteko moduan, alderdi teorikoan zein sormenezkoan, garai hartako egoera soziopolitikoak mugakizun handiak ezarri zizkion arren. Egun, ezagunagoa da Aresti poeta moduan, merezimenduak baititu, baina euskal gizarteak Gabrielen antzerkigintzarekin zor halako duenez gero, egileak merezi duen omenaldirako harri bat jarri gura du saio labur honek. «Karlos del Olmoren meritua izan da Gabriel Aresti bere garaiko inguru ideologikoan eta artistikoan jartzea. Garbi dago ez dela erraza Arestiren nortasuna definitzea, eta abertzaletasunaren eta marxismoaren artean kokatzen zelarik, kritika gogorrak jaso zituela. Baina ez da zalantzarik euskarari eman ziola lehentasuna liburu honen orrien bidean jarri diren aipu zerrenda luzea begiratuz gero. Ez da meritu txikia, inondik ere, garaiko giro artistikoan kokatzea, eta batez ere Agustin Ibarrolarekin izan zuen harremanaren loturak ongi marraztea, liburu honen egileak egin dituen moduan». [Jon Kortazar] «Misterio bat iruditzen zait Saizarbitoria bera, Lete eta Atxaga teatro-mundutik ia erabat aldendu izana helduaroan, gaztetan biziki murgilduta egon arren. Eta traiziotzat hartu behar dugu euskal intelektual askok -batik bat Hegoaldekoek- herri tradizioari -batik bat Iparraldekoari- egindako arbuio historikoa. Obra honekin, Arestiren gaineko paradoxa edo desoreka hori konpontzen lagundu du del Olmok. Saizarbitoriaren baieztapena, seguruenez, beste ezer baino gehiago aldarrikapena da, baina argi dago euskal letrek zor bat zeukatela Aresti dramagilearekin. Bistan da tamaina horretako dramagile baten kasuan, ikerketa gehiago beharko direla, baina hemen planteatzen den gogoeta abiapuntu zabal eta sakona dugu, zalantzarik gabe» [Jaime Valverde]

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Partekatu
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com