Biga : benetan identifikatu gabeko animalia / [gidoilaria] Romain Pujol ; [ilustratzailea] Vincent Caut ; [itzulpena, Jon Muñoz]
Material mota:
TestuaHizkuntza: baq Original language: French Serie(ak): Biga (Astiberri) ; ; 1 | Txikiberri (Astiberri)Publication details: Bilbo : Astiberri, 2020Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 57 or. : kol. ir. ; 22 cmISBN: - 978-84-17575-85-4
- 82-91
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Komikia | K PUJ big | Ale eskuragarriak | EK20100497 |
Biga mutiko zoragarri bat da. Bere eskola berrian, ordea, ikaskideen jakin-mina pizten du. Izan ere, ez du haietariko inoren antzik: ez da ez hartza, ez sugea, are gutxiago da arraina... Hori gutxi balitz, ahalmen miragarriak ditu. Ez da harritzekoa: "Benetan identifikatu gabeko animalia" da! Eskolara berriz! "Animalia" lehen hezkuntzako eskolak zabalik ditu ateak bere ikasleentzat lehen eskola-egunean eta Bigak bere lekua bilatzen du ikaskideen artean. Ikasturte berriaren ohiko hasiera dirudi, baina Bigak hasiera-hasieratik txunditu ditu ikasleak. Ez du bere ikaskide txikien batere antzik. Ez da haiek bezalakoa: ez hartza, ez txoria, ez dortoka. Eta zer esan haren botere eta ahalmen ikaragarriez, haiei esker bihurtu baita Biga eskolako patioko izarra, eta bide batez gorengo maila kendu baitio Leoi kameleoiari? Biga "benetan identifikatu gabeko animalia" da, eta txundituta uzten ditu denak, hunkituta eta liluratuta haren fantasiaz eta berezitasunaz. Eta, azken batean, adiskide handi bat besterik ez balitz? Heroi txiki berri bat, jatorra eta atsegina. Gidoiak bi orrialdeko abenturatan egituratuta daude, eta modu xaloan lantzen ditu gai garrantzitsuak: desberdintasuna, bullyinga edo adiskidetasuna. Umorea, jakina, funtsezkoa da eta nonahi ageri da Vincent Cautek samurtasun grafiko handiz marrazten dituen kontakizun hauetan. Horrez gainera, albumaren amaieran irakurleak orri bikoitz bat aurkituko du Bigarekin eta bere adiskideekin jolasteko. Sail hau Ariol arrakastatsuaren editoreek argitaratu dute Frantzian, eta 40.000 aletik gora saldu ditu.
6 urtetik aurrera
Animal vraiment non identifié
There are no comments on this title.