Euskararen historia txikia Donostian : 1800-1998 / Koldo Izagirre
Material mota:
TestuaSerie(ak): Saiakera (Susa)Publication details: Zarautz : Susa, L.G. 1998Deskribapen fisikoa: 227 or. : z.-b. argk. ; 22 cmISBN: - 84-86766-88-5
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S IZA eus | Ale eskuragarriak | EK20070003 |
"Hiriak leku zoragarriak dira: bonba karlista batek jo zuen Bilintx liberala, baina karlistek defendatzen zituzten foruak deuseztatu zituzten egunean hil zen Bilintx, eta penaz hil zela gehiago gangrenaz baino, esan ohi da; Bilintxen eskela balitz bezala eman zuen foruen deuseztapenaren berri Jose Manterolak, eta horrela galdu zuen Institutuko katedra. Hirian interesak nahasi egiten dira, topikoak hausten dira maiz, euskaldun zoragarriak sortzen ditu aldizka bulebarrak. Probintzia euskaldun baten hiriburu erdalduna, baserriari trufa egiten dion kalea, gehiengo karlistari bizkar bizi den gutxiengo liberala... hori ere bada Donostia, baina ez hori bakarrik. Euskararen emaitzarik ederrenak, hiriak eman ditu; baserritarrek hirian ospatzen dute beren festa nagusia; foruzalea eta liberala edo foruzalea eta errepublikarra izan litekeen gunea da hiria; lotuan egin dezake dantzan bertan, mezarik huts egiten ez duenak, Bilintx baino askoz lehenago lehen gerrate karlistan, Vicente Etxegarai liberalak egin zituen donostiarren eguberritako, kaldererotako eta inauterietako euskal kantu ia guztiak... Gero, harresiak bota zirenetik, karrikek hartu izan dute probintzia osoa. Hiria mendiaren bila irten zen, eta menditarrak kalera ekarri zituen. Kalteak kalte, gaur egun euskalduna kaletarra da, eta etorkizunak Maisu Juanen ezaugarriak hartzen ditu, ez Peru Abarkarenak". Datu zehatza, aipamen kultoa, xelebrekeria, zuzeneko lekukotza, bertsoa, hausnarketa... saiakeraren baliabide guztiak erabili ditu Koldo Izagirrek gure hizkuntzaren historian funtsezkoak diren garai bat eta hiri bat aurkezteko. Egileak hain berea duen ironiaz idatzia, gogoa eta jakinmina kitzikatuko dizkizun liburu hau, inondik ere: kritikoa bezain atsegina.
There are no comments on this title.