Gabriel Aresti : biografia / Angel Zelaieta
Material mota:
TestuaSerie(ak): Saiakera (Susa)Publication details: Zarautz : Iruñea : Susa, L.G. 2000Deskribapen fisikoa: 252 or., VIII or. : z.-b. argk. ; 22 cmISBN: - 84-86766-07-9
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S ZEL gab | Ale eskuragarriak | EK20070002 |
Ameriketatik Orixe itzuli zenean (1954) hiru gizon zain ziren Bilbon: Antonio Maria Labaien,Alfontso Irigoien eta 21 urteko Gabriel Aresti gaztea, "Euzko-Gogoa" aldizkarian bere poema bat lehenengoz argitaratu berri zuena: "Dance dans la prière". Handik aurrera: laudatua, arbuiatua, saritua, zentsuratua, iraindua, miretsia, zokoratua kantatua... gure kultur memorian leku oso berezi eta garrantzitsua hartzen du Gabriel Arestik. Bere hainbat poema ikur bihurtu dira denontzat, haren hizkuntza ereduak hurrengo belaunaldiak eta euskara bera markatu zituen, bere adimen kementsuak obra mugarri eta zabala utzi digu. Poeta, artikulista, antzerkigile, itzultzaile, hiztegigile, editore... literaturari eskaini zion bizia. "Euskerearen aldean / Armarik eztot artun egingo / Egundo nire eskuetan / Nire plumea nire izerdia / Eskeintzen deutsat benetan" (1959). Angel Zelaietak aurkezten dizun Gabriel Arestiren biografia hau gida argigarri eta xehetasunez betea duzu idazlearen lana eta bizitza ezagutzeko eta ulertzeko, Arestiren heriotzaren 25. urteurrenean.
There are no comments on this title.