Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Maria Merce Marçal / Maria Merce Marçal ; itzulpena, Itxaro Borda ; [hitzaurrea, Beñat Sarasola]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaHizkuntza: baq Original language: Catalan Serie(ak): Munduko poesia kaierak (Susa) ; ; 2Publication details: Zarautz : Susa, 2014Edizioa: [1. argit.]Deskribapen fisikoa: 57 or. ; 21 cmISBN:
  • 978-84-92468-53-9
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Available additional physical forms:
  • Interneten
Adina / Maila: Gazterik hil zen Maria Merce Marçal, XX. mendearen akaberarekin, berrogeita sei urte baino ez zituela. 1952an jaio zen Ivars d'Urgell-en, Lleidan, baina bizitzako zati handi batean lan egin eta bizi izan zen Bartzelonan. Poeta da batez ere ezaguna, baina beste hamaika kultur ekimenetako partaide eta sustatzaile izan zen. Llobres del Mall argitaletxearen sortzaileetako bat, Kataluniako PEN Club-aren bultzatzaile, eta beste. Feminismotik, emakume idazleen ahalduntze eta aintzakotzearen alde lan handia egin zuen orobat. Hainbat poema liburuz gain, nobela bat eman zuen argitara 1994. urtean, La passió segons Renée Vivien (Pasioa Renée Vivien-en arabera), makina bat sari jaso zuena. Itzultzaile gisa ere lan nabarmena egin zuen, Colette, Marguerite Yourcenar eta, poesian, Anna Akhmatova eta Marina Tsvetaievaren lanak katalanera itzuliz. XX. mendeko poesia katalanaren kanonean ia emakumezko bakarra dugu Marçal. Urrutira joan gabe, Gerardo Markuletak Literatura Unibertsala bildumarako itzulitako Zenbait poeta katalan antologia ederrean azaltzen zaizkigun bederatzi poetak gizonezkoak dira. Horretaz landa, ordea, arestian aipatu legez, Marçalek kontzientzia feminista -ezen ez femenino- zorrotzetik idazten duela da azpimarratzekoago. Neurri horretan, XX. mendearen hondarrean poesian ez ezik beste hainbat kultur eremutan jazotako identitatearen gaiaren balioztatze eta eztabaidatze gisa uler liteke baita ere bere poesia. Bere aktibismo politikoak isla poetikoa du, nolabait, bere lanean. Nortasun feminista, lesbiana, abertzale eta marxista baten artikulatze berezi bat ikusten ahal da bere lanean. Identitate aski konplexu eta kontraesankorra, baiki, Kataluniako historiari eta, oro har, Europako historiari erreparatuz gero, ez baitira berez eta errazki uztartzen lau identitate horiek. Auzi horren haragiztatzea irakur daiteke, esaterako, bere poema sonatuenetako batean, Dibisa-n. Ildo horretan, Marçalen poesia feminismoaren goiburu klasikoetako baten eredugarritzat har daiteke, ezin hobeki ikusten baita bere poemetan pertsonala den oro dela politiko. Dimentsio intimo nabaria dute ale ugarik, baina dimentsio txiki horretan, luze-zabal estuan eta bi gorputzen artean gertatzen denean, gizarteko eta giza-harremanen arteko auzi handiak azaltzen zaizkigu ezbaian: botere borroka, askatasuna, presio soziala, autoritarismoa, berdintasuna... Maitasunaren ideiaren birformulatze bat ere suma liteke. Ezagun da poesia izan dela amodioaren irudikatze literarioa era aski emankorrean gauzatu den eremua, baina Marçalen poemak, horietatik ugari behinik behin, amodiozkoak izanagatik, itzuri egiten diete maitasunezko poema topikoei. "Maite zaitut / (...) Gorputzak eskatzen didalako / (...) Nahi dudalako" diote Marçalen lerro batzuk Joseba Sarrionandiaren "Inork agintzen ez didalako" poema gogorarazten digutenak bidenabar. Bizitzaren gezak eta makurrak ere ez dira Marçalen poesiatik urruti. Oinazea eta norbere buruaren zatikatzea azaltzen zaizkigu usu, poemetako batean Silvia Plathen -ez alferrik- aipu bat lagun dutela. Deboila da Itxaro Bordaren itzulpenean behin baino gehiagotan irakurriko dugun terminoa. Kasu, bada, poemok eragin dezaketen deboilarekin. 1913an jaio zen Martinikan, eta han igaro zuen gaztaroa harik eta beka bat lagun Parisa joan zen arte ikasketak unibertsitatean jarraitzera. Bi gerra handien arteko Paris zen hura, mundu guztiko idazle, intelektual, artista eta beste bildu zituenekoa. Han bizi ziren, Cesaire gaztea paristartua zelarik, besteak beste, Gertrude Stein, Pablo Picasso, James Joyce, Francis Scott Fitzgerald, Vicente Huidobro, Cesar Vallejo eta enparauak. Cesairek, ordea, idazle eta intelektual beltzekin izan zuen harreman handiena. Hala, Leopold Sedar Senghor senegaldarrarekin eta Leon-Gontran Damas guyanarrarekin L'Étudiant noir (ikasle beltza) aldizkaria sortu zuen 1934an. Aldizkari hartan eta ondorengo testuetan gorpuztuko zituzten aipatu idazleek belztasunaren inguruko hausnarketa eta idazkiak. Ildo horren baitan ulertu behar da, halaber, Cesairek idatzi zuen tesia, Langston Hughes eta Claude McKay poeta beltzei buruzkoa izan zena. Bi poeta horiek funtsezkoak izan ziren "Harlemgo berpizkundea" izeneko mugimendu poetiko eta kulturalean 20ko hamarkadan, eta honenbestez, Cesaire eta abarren negritudeak, neurri batean bederen, handik ere edaten du. Cesaireren lehen lana Cahier d'un retour au pays natal (Sorterriratze baten kaiera) poema luzea izan zen, 26 urterekin idatzi zuena, eta gerora sarritan moldatu eta berridatziko zuena. Huraxe da haren lan poetiko ezagunena. Antologia honetan osorik du irakurleak 1956ko behin betiko bertsioan. Argitaratu zen urtean ez zuen sona berezirik izan baina urte gutxiren buruan famatuko zen Andre Bretoni esker. Nazien okupaziotik ihesi, Breton Martinikan egon zen zenbait egunetan New Yorkera joan aurretik eta han ezagutu zuen Cesaireren estreinako lana. Poemaren indarrak zafratuta, berehala laudatuko zuen Cesaire gaztearen obra eta hitzaurre bat idatziko zion "Poeta beltz handi bat" izenburuarekin. Sorterriratze baten kaiera eldarnio moduko bat da, hordialdi poetiko modukoa. Martinikako beltzen egoera lazgarria salatzen du; haien bizitokiak, haien baldintza sozial miserableak. Kritiko bezain autokritikoa da, zurien gailentasuna salatzeaz bat madarikatzen du beltzen bezatzea, nola beltzek onartzen duten finean beren egoeraren petrala. Halaxe ulertzen ahal da, esaterako, autobus batean beltz handikote eta itsusi batekin izandako enkontruaren deskribapen gupidagabea, non morroia krudelki irudikatzen duen. Kaier honetan, dena den, Sorterriratze baten kaieraz landa, Cesaireren ibilbide poetikoko beste garai eta liburu batzuetako poemak ere topatuko ditu irakurleak. Cesaireren poesia negrotasunaren inguruko hausnarketa den heinean, hots, identitate baten eraikitze eta deseraikitze gisako bat, euskal poesian idatzi diren hainbat poemaz akorda daiteke irakurlea, distantziak distantzia. Han-hemenka egiten dute oihartzun, tentuz eta apalki bada ere, Gabriel Arestiren harrizko etxeak, Joxe Azurmendiren manifestu berantiarrak, Koldo Izagirreren euskalduntasunak. Euskal irakurleak harrizkoa, berantiarra eta euskalduna izaten jarraituko du antologia honetatik igaro ostean, esan gabe doa, baina apur bat negroagoa izango da aurrerantzean halaber.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Poesia (Helduentzat) P MAR mar Ale eskuragarriak EK20060699

Gazterik hil zen Maria Merce Marçal, XX. mendearen akaberarekin, berrogeita sei urte baino ez zituela. 1952an jaio zen Ivars d'Urgell-en, Lleidan, baina bizitzako zati handi batean lan egin eta bizi izan zen Bartzelonan. Poeta da batez ere ezaguna, baina beste hamaika kultur ekimenetako partaide eta sustatzaile izan zen. Llobres del Mall argitaletxearen sortzaileetako bat, Kataluniako PEN Club-aren bultzatzaile, eta beste. Feminismotik, emakume idazleen ahalduntze eta aintzakotzearen alde lan handia egin zuen orobat. Hainbat poema liburuz gain, nobela bat eman zuen argitara 1994. urtean, La passió segons Renée Vivien (Pasioa Renée Vivien-en arabera), makina bat sari jaso zuena. Itzultzaile gisa ere lan nabarmena egin zuen, Colette, Marguerite Yourcenar eta, poesian, Anna Akhmatova eta Marina Tsvetaievaren lanak katalanera itzuliz. XX. mendeko poesia katalanaren kanonean ia emakumezko bakarra dugu Marçal. Urrutira joan gabe, Gerardo Markuletak Literatura Unibertsala bildumarako itzulitako Zenbait poeta katalan antologia ederrean azaltzen zaizkigun bederatzi poetak gizonezkoak dira. Horretaz landa, ordea, arestian aipatu legez, Marçalek kontzientzia feminista -ezen ez femenino- zorrotzetik idazten duela da azpimarratzekoago. Neurri horretan, XX. mendearen hondarrean poesian ez ezik beste hainbat kultur eremutan jazotako identitatearen gaiaren balioztatze eta eztabaidatze gisa uler liteke baita ere bere poesia. Bere aktibismo politikoak isla poetikoa du, nolabait, bere lanean. Nortasun feminista, lesbiana, abertzale eta marxista baten artikulatze berezi bat ikusten ahal da bere lanean. Identitate aski konplexu eta kontraesankorra, baiki, Kataluniako historiari eta, oro har, Europako historiari erreparatuz gero, ez baitira berez eta errazki uztartzen lau identitate horiek. Auzi horren haragiztatzea irakur daiteke, esaterako, bere poema sonatuenetako batean, Dibisa-n. Ildo horretan, Marçalen poesia feminismoaren goiburu klasikoetako baten eredugarritzat har daiteke, ezin hobeki ikusten baita bere poemetan pertsonala den oro dela politiko. Dimentsio intimo nabaria dute ale ugarik, baina dimentsio txiki horretan, luze-zabal estuan eta bi gorputzen artean gertatzen denean, gizarteko eta giza-harremanen arteko auzi handiak azaltzen zaizkigu ezbaian: botere borroka, askatasuna, presio soziala, autoritarismoa, berdintasuna... Maitasunaren ideiaren birformulatze bat ere suma liteke. Ezagun da poesia izan dela amodioaren irudikatze literarioa era aski emankorrean gauzatu den eremua, baina Marçalen poemak, horietatik ugari behinik behin, amodiozkoak izanagatik, itzuri egiten diete maitasunezko poema topikoei. "Maite zaitut / (...) Gorputzak eskatzen didalako / (...) Nahi dudalako" diote Marçalen lerro batzuk Joseba Sarrionandiaren "Inork agintzen ez didalako" poema gogorarazten digutenak bidenabar. Bizitzaren gezak eta makurrak ere ez dira Marçalen poesiatik urruti. Oinazea eta norbere buruaren zatikatzea azaltzen zaizkigu usu, poemetako batean Silvia Plathen -ez alferrik- aipu bat lagun dutela. Deboila da Itxaro Bordaren itzulpenean behin baino gehiagotan irakurriko dugun terminoa. Kasu, bada, poemok eragin dezaketen deboilarekin. 1913an jaio zen Martinikan, eta han igaro zuen gaztaroa harik eta beka bat lagun Parisa joan zen arte ikasketak unibertsitatean jarraitzera. Bi gerra handien arteko Paris zen hura, mundu guztiko idazle, intelektual, artista eta beste bildu zituenekoa. Han bizi ziren, Cesaire gaztea paristartua zelarik, besteak beste, Gertrude Stein, Pablo Picasso, James Joyce, Francis Scott Fitzgerald, Vicente Huidobro, Cesar Vallejo eta enparauak. Cesairek, ordea, idazle eta intelektual beltzekin izan zuen harreman handiena. Hala, Leopold Sedar Senghor senegaldarrarekin eta Leon-Gontran Damas guyanarrarekin L'Étudiant noir (ikasle beltza) aldizkaria sortu zuen 1934an. Aldizkari hartan eta ondorengo testuetan gorpuztuko zituzten aipatu idazleek belztasunaren inguruko hausnarketa eta idazkiak. Ildo horren baitan ulertu behar da, halaber, Cesairek idatzi zuen tesia, Langston Hughes eta Claude McKay poeta beltzei buruzkoa izan zena. Bi poeta horiek funtsezkoak izan ziren "Harlemgo berpizkundea" izeneko mugimendu poetiko eta kulturalean 20ko hamarkadan, eta honenbestez, Cesaire eta abarren negritudeak, neurri batean bederen, handik ere edaten du. Cesaireren lehen lana Cahier d'un retour au pays natal (Sorterriratze baten kaiera) poema luzea izan zen, 26 urterekin idatzi zuena, eta gerora sarritan moldatu eta berridatziko zuena. Huraxe da haren lan poetiko ezagunena. Antologia honetan osorik du irakurleak 1956ko behin betiko bertsioan. Argitaratu zen urtean ez zuen sona berezirik izan baina urte gutxiren buruan famatuko zen Andre Bretoni esker. Nazien okupaziotik ihesi, Breton Martinikan egon zen zenbait egunetan New Yorkera joan aurretik eta han ezagutu zuen Cesaireren estreinako lana. Poemaren indarrak zafratuta, berehala laudatuko zuen Cesaire gaztearen obra eta hitzaurre bat idatziko zion "Poeta beltz handi bat" izenburuarekin. Sorterriratze baten kaiera eldarnio moduko bat da, hordialdi poetiko modukoa. Martinikako beltzen egoera lazgarria salatzen du; haien bizitokiak, haien baldintza sozial miserableak. Kritiko bezain autokritikoa da, zurien gailentasuna salatzeaz bat madarikatzen du beltzen bezatzea, nola beltzek onartzen duten finean beren egoeraren petrala. Halaxe ulertzen ahal da, esaterako, autobus batean beltz handikote eta itsusi batekin izandako enkontruaren deskribapen gupidagabea, non morroia krudelki irudikatzen duen. Kaier honetan, dena den, Sorterriratze baten kaieraz landa, Cesaireren ibilbide poetikoko beste garai eta liburu batzuetako poemak ere topatuko ditu irakurleak. Cesaireren poesia negrotasunaren inguruko hausnarketa den heinean, hots, identitate baten eraikitze eta deseraikitze gisako bat, euskal poesian idatzi diren hainbat poemaz akorda daiteke irakurlea, distantziak distantzia. Han-hemenka egiten dute oihartzun, tentuz eta apalki bada ere, Gabriel Arestiren harrizko etxeak, Joxe Azurmendiren manifestu berantiarrak, Koldo Izagirreren euskalduntasunak. Euskal irakurleak harrizkoa, berantiarra eta euskalduna izaten jarraituko du antologia honetatik igaro ostean, esan gabe doa, baina apur bat negroagoa izango da aurrerantzean halaber.

Interneten

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com