Kultura ez da bat-batekoa : bertsolaritza aztergai / Harkaitz Zubiri, Xabier Aierdi, Alfredo Retortillo
Material mota:
TestuaSerie(ak): Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; ; 20Publication details: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019Deskribapen fisikoa: 194 or. : z.-b. graf. ; 22 cmISBN: - 978-84-1319-078-5
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 821.361-1.09 ZUB kul | Ale eskuragarriak | EK20030060 |
Bibliografia: 187-194 or.
Euskal Literatura sailak leiho berria zabaldu nahi du, hain zuzen ere, euskal irakurleen begiradak zabalarazteko asmoa duen leihoa. Euskal literaturaren eremuari so egiteko beste zabalgune bat abiarazteko asmoa duen sail honekin ez da leiho zurrunik sortu nahi; eredu, uste eta ertz askotariko leihoburu eta leiho-zangoz begirada leihoa zabaldu nahi da, kontraleiho eta leihosare hainbati bide emanez. Sail berri honek euskal literaturaz hausnartzeko, gozatzeko eta eztabaidatzeko gunea izan nahi du, alegia, euskal literaturaren alorrari patxadaz, zuhurtziaz, baita pasioz ere, begiratuko dion leihoa izan nahi du. Bete-betean asmatzen dutenean, abestiek, liburuek, koadroek, pelikulek, bertsoek... gu liluratzeko ahalmen ikaragarria dute. Instant batean gertatzen da, beren sarean kateatuta gelditzen gara, baina hori izerbegaren punta baino ez da. Liluraren oinarriak ikusezinak dira gehienetan. Gustua eraiki egiten da/digute/dugu, ertz asko dituen prozesu konplexu batean. Beraz, kultura globalizatuaren garaian ba al dago erraldoia ez denarentzat tokirik? Badago, bai. Nekez, ordea, beren espazioak ez dauzkaten kultur adierazpideentzat. Erronka horri bertsolaritzak nola aurre egin dion aztertu dugu. Inertziak apaingarri folkloriko izatera zeraman, museoetan dodo baten antzera zonbi izatera. Baina bere testuinguru singlean, indarberritu egin da. Inertziaren kontra. Espero zitekeenaren kontra. Bertsolaritzak eraiki duen proiektu eraldatzaile horretan, lilura ekoizteko gakoak zeintzuk diren azaldu nahi izan dugu liburu honetan, baita ahuluneak eta erronkak zeintzuk dituen ere.
There are no comments on this title.