Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Hautsa eta maitemina / Joan Mari Irigoien ; [marrazkiak, Imanol Irigoien]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Literatura (Elkar) ; ; 188Publication details: Donostia : Elkarlanean, L.G. 1998Deskribapen fisikoa: 202 or. : z.-b. ir. ; 21 cmISBN:
  • 84-8331-395-2
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Hirugarren poema-liburua kaleratu du Irigoienek, urte batzuetan arlo hori alde batera utzi eta narratiba landu ondoren. Poesiara itzultzea beti da literaturaren funtsezko kontzeptuetara itzultze bat, eta hori nabarmen ageri da bilduma honetan. Poema esentzialak idatzi ditu Irigoienek, oso hitz gutxikoak, alferrikako apainduretatik ihes egin nahian. Isiltasunaren tentazioa handia da poetarentzat, zarataz eta ele-zaborraz inguraturik gauden honetan batik bat, baina kontraesana bizi du horretan, isiltasun osoa poemaren ukazioa izango bailitzateke. Bi parte nagusi ditu liburuak. Lehenak, "Gela isil-jantzien poemak", hamar gai hartzen ditu (Hitza, Mortua, Oinazea, Maitemina, Itsasoa...) eta horien inguruko hainbat olerki bildu, labur bezain argiak, tximista bezala. Bigarren parteak ("Kiribilak") antzeko gaiak jorratzen ditu, baina formaren aldetik bestelako proposamena dakarkigu: bertso-mota berri eta berezia landu du Irigoienek, "kiribila" deitu duena, 8 eta 12 silabako bost lerrokoa; musikaltasun handiko ahapaldia da, gaztelaniazko poesian San Juan de la Cruz eta Fray Luis de Leon-en oihartzunak dakarzkiguna eta euskal literaturan Orixerenak.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Poesia (Helduentzat) P IRI hau Ale eskuragarriak EK18050200

Hirugarren poema-liburua kaleratu du Irigoienek, urte batzuetan arlo hori alde batera utzi eta narratiba landu ondoren. Poesiara itzultzea beti da literaturaren funtsezko kontzeptuetara itzultze bat, eta hori nabarmen ageri da bilduma honetan. Poema esentzialak idatzi ditu Irigoienek, oso hitz gutxikoak, alferrikako apainduretatik ihes egin nahian. Isiltasunaren tentazioa handia da poetarentzat, zarataz eta ele-zaborraz inguraturik gauden honetan batik bat, baina kontraesana bizi du horretan, isiltasun osoa poemaren ukazioa izango bailitzateke. Bi parte nagusi ditu liburuak. Lehenak, "Gela isil-jantzien poemak", hamar gai hartzen ditu (Hitza, Mortua, Oinazea, Maitemina, Itsasoa...) eta horien inguruko hainbat olerki bildu, labur bezain argiak, tximista bezala. Bigarren parteak ("Kiribilak") antzeko gaiak jorratzen ditu, baina formaren aldetik bestelako proposamena dakarkigu: bertso-mota berri eta berezia landu du Irigoienek, "kiribila" deitu duena, 8 eta 12 silabako bost lerrokoa; musikaltasun handiko ahapaldia da, gaztelaniazko poesian San Juan de la Cruz eta Fray Luis de Leon-en oihartzunak dakarzkiguna eta euskal literaturan Orixerenak.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com