Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Euskararen morfologia historikorako : artikuluak eta erakusleak [Interneteko baliabidea] / Julen Manterola ; zuzendaria, Joseba Andoni Lakarra Andrinua

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaPublication details: ; [S.l.] : [s.n.] , 2015Deskribapen fisikoa: 946 or. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:
  • Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Adina / Maila: Euskal artikuluaren bilakaeraren analisi diakroniko bat egin dut. Horren barrenean, deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa egin dut, batetik, eta artikuluaren erabileraren deskripzio historiko bat, bestetik.Artikuluak D-elementu gisa sailkatu ditut, erakusleen gramatikalizazioaren azalpen estandarren barrenean; -a artikulu prototipikoaz landa, erakusleetatik datozen beste artikulu batzuk identifikatu ditut horrela. Analisi modu honek azalbide bakarraren pean ezarri ditu deklinabide mugatuaren berreraiketan zeuden hainbat arazo.Berreraiketa morfologiko horretarako, Erdi Aroko datuen arakatze sistematikoa egin dut. Datu horiek osatu dute berreraiketa proposamenaren oinarri enpirikoa; bertan aurkitu ditut D-elementuen aldaerarik arkaikoenak.Artikuluaren erabileraren deskripzio historikorako, XVI. mendeko testuetako datuak erauzi ditut. Testuinguru sintaktikoen arabera analizatu dut artikuluaren erabilera: bokatiboak, perpaus existentzialak, perpaus predikatiboak eta subjektuak. Sintagmen funtzioaren eta beren markatze morfologikoari dagozkion zenbait korrelazio azaleratu ditut horrela.Datu historiko horien argitara, artikuluaren erabilera zabalduaz eman izan den azalpen diakroniko bat neurtu dut. Numero morfologikoaren araberako artikuluaren zabaltzearen hipotesia zalantzan jarri dut, eta sintagmen erreferentzialtasunari edo izaera semantikoari dagozkien azalpenak bilatu. Honek analisi sinkronikoetarako izan litzakeen ondorioak ere aztertu ditut.Berreraiketa morfologikoaren beste zenbait zehar ondorio ere garatu ditut: (1) deklinabide mugatuaren bilakaera diakronikoak hizkuntzaren izaera eranslearen aurka egin duela proposatu dut. (2) Erakutsi dut euskara ez dela ergatibitate orokorreko hizkuntza bat, eta numero morfologikoaren araberako erdibitzea duela. (3) Hasperenak Nafarroan XVII. mendera arte iraun zuela proposatu dut, erakusleetan bederen.Ororen buru, artikuluen eta erakusleen berreraiketa bata bestearen menpe egitearen onurak erakutsi ditu tesi honek.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Baliabide elektronikoak - osagarriak Baliabide elektronikoak - osagarriak Eima Katalogoa Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA Ale eskuragarriak EK18030173

Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzalaritza eta euskal ikasketak Departamentua

Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da

Euskal artikuluaren bilakaeraren analisi diakroniko bat egin dut. Horren barrenean, deklinabide mugatuaren berreraiketa morfologikoa egin dut, batetik, eta artikuluaren erabileraren deskripzio historiko bat, bestetik.Artikuluak D-elementu gisa sailkatu ditut, erakusleen gramatikalizazioaren azalpen estandarren barrenean; -a artikulu prototipikoaz landa, erakusleetatik datozen beste artikulu batzuk identifikatu ditut horrela. Analisi modu honek azalbide bakarraren pean ezarri ditu deklinabide mugatuaren berreraiketan zeuden hainbat arazo.Berreraiketa morfologiko horretarako, Erdi Aroko datuen arakatze sistematikoa egin dut. Datu horiek osatu dute berreraiketa proposamenaren oinarri enpirikoa; bertan aurkitu ditut D-elementuen aldaerarik arkaikoenak.Artikuluaren erabileraren deskripzio historikorako, XVI. mendeko testuetako datuak erauzi ditut. Testuinguru sintaktikoen arabera analizatu dut artikuluaren erabilera: bokatiboak, perpaus existentzialak, perpaus predikatiboak eta subjektuak. Sintagmen funtzioaren eta beren markatze morfologikoari dagozkion zenbait korrelazio azaleratu ditut horrela.Datu historiko horien argitara, artikuluaren erabilera zabalduaz eman izan den azalpen diakroniko bat neurtu dut. Numero morfologikoaren araberako artikuluaren zabaltzearen hipotesia zalantzan jarri dut, eta sintagmen erreferentzialtasunari edo izaera semantikoari dagozkien azalpenak bilatu. Honek analisi sinkronikoetarako izan litzakeen ondorioak ere aztertu ditut.Berreraiketa morfologikoaren beste zenbait zehar ondorio ere garatu ditut: (1) deklinabide mugatuaren bilakaera diakronikoak hizkuntzaren izaera eranslearen aurka egin duela proposatu dut. (2) Erakutsi dut euskara ez dela ergatibitate orokorreko hizkuntza bat, eta numero morfologikoaren araberako erdibitzea duela. (3) Hasperenak Nafarroan XVII. mendera arte iraun zuela proposatu dut, erakusleetan bederen.Ororen buru, artikuluen eta erakusleen berreraiketa bata bestearen menpe egitearen onurak erakutsi ditu tesi honek.

espezializatua

testua euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com