Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Jarduera fisikoak adineko pertsona autonomoen osasunean duen eragina / Maider Kortaxena Rubio ; zuzendaria, Fatima Ruiz Litago [Interneteko baliabidea]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaPublication details: ; [Leioa] : [s.n.] , 2012Deskribapen fisikoa: 295 or. il., kol., graf. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:
  • Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Adina / Maila: Herrialde industrializatuetako bizitza-esperantza nabarmen hazi da azken urteetan eta 65 urtetik gorako pertsonen populazioa asko handitu da. Izan ere, azken mendean bizitza-esperantzari 30 urte gehitu zaizkio. Gaur egun Espainiako batez besteko bizitza-esperantza emakumeentzat 84 urtekoa da eta gizonentzat 78 urtekoa (INE 2011). Gaur egun, 60 urtetik gorako 600 milioi pertsona inguru bizi da munduan; Nazio Batuen Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2025. urterako kopuru hori bikoiztu egingo da eta 2050. urtean bi mila milioi adineko pertsona biziko dira munduan, gehienak ekonomikoki garapen bidean dauden herrietan. Hala ere, ¿Bizitzari urteak gehitu eta urteei bizitza gehitu¿ esaldiak ongi islatzen duen helburua dute gizarte modernoen zahartzea aztertu duten erakundeek: bizitzari kalitatea gehitzea da gaur egun mundu mailako osasun-erakundeen helburu nagusia. Urrutira joan gabe, 2012. urteko apirilean ospatu den Munduko Osasunaren Egunean, Osasunaren Munduko Erakundearen esaldiak antzeko mezua islatzen zuen: ¿Osasunak bizitza gehitzen die urteei¿. Horrekin batera, jarduera fisikoak eta egoera fisikoak, gaitasun funtzionalean, independentzian eta bizi-kalitatean izan ditzaketen eraginen inguruan jakin-mina sortu da (Mazzeo et al. 1998, Oja 2001, Alonso, Izquierdo & Cecchini 2003, Fitzpatrick et al. 2008, Paterson, Warburton 2010). Azken urteetan, zahartzaroarekin gertatzen diren aldaketa biologikoak eta jarduera fisikoak haietan nola eragiten duten asko ari da ikertzen. Jarduera fisikoaren interbentzio-programek galera funtzionala gutxitzeko eta gaixotasun kronikoak prebenitzeko edo horiek eragindako kalteak geldotzeko gaitasuna dutela ikusi da (Lakka et al. 1994, Alonso, Izquierdo & Cecchini 2003, Varo Cenarruzabeitia, Martinez Hernandez & Martinez-Gonzalez 2003, Paterson, Warburton 2010,). Ondorioz, ¿Bizitzari urteak eta urteei bizitza gehitzeko¿ helburua lor daiteke jarduera fisikoa sustatzen duten interbentzio-programekin.Helburuak:1.Aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko ohiturak ezagutzea.2.Aztertutako pertsonen egoera fisikoa ezagutzea.3.Aztertutako pertsonen jarduera fisikoak, talde honen osasun-egoeran eta espezifikoki hauen egoera fisikoan duen eragina aztertzea.4.Generoak aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko azturetan duen eragina ezagutzea.5.Adinak aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko azturetan duen eragina ezagutzea.Material eta metodoak: 60 urtetik gorako 100 pertsona aztertu genituen. Jarduera fisikoaren baloraziorako metodo subjektibo eta objektiboak erabili genituen (YPAS galdeketa eta azelerometroak) eta zenbait osasun parametro (neurketa antropometrikoak, presio arteriala eta egoera fisikoa baloratzeko Senior Fitness Test proben multzoaren bidez). Datu guztien analisi estatistikoa SPSS 18.0 bertsioarekin egin genuen.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Baliabide elektronikoak - osagarriak Baliabide elektronikoak - osagarriak Eima Katalogoa Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA Ale eskuragarriak EK18030131

Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Fisiologia Departamentua

Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da

Herrialde industrializatuetako bizitza-esperantza nabarmen hazi da azken urteetan eta 65 urtetik gorako pertsonen populazioa asko handitu da. Izan ere, azken mendean bizitza-esperantzari 30 urte gehitu zaizkio. Gaur egun Espainiako batez besteko bizitza-esperantza emakumeentzat 84 urtekoa da eta gizonentzat 78 urtekoa (INE 2011). Gaur egun, 60 urtetik gorako 600 milioi pertsona inguru bizi da munduan; Nazio Batuen Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2025. urterako kopuru hori bikoiztu egingo da eta 2050. urtean bi mila milioi adineko pertsona biziko dira munduan, gehienak ekonomikoki garapen bidean dauden herrietan. Hala ere, ¿Bizitzari urteak gehitu eta urteei bizitza gehitu¿ esaldiak ongi islatzen duen helburua dute gizarte modernoen zahartzea aztertu duten erakundeek: bizitzari kalitatea gehitzea da gaur egun mundu mailako osasun-erakundeen helburu nagusia. Urrutira joan gabe, 2012. urteko apirilean ospatu den Munduko Osasunaren Egunean, Osasunaren Munduko Erakundearen esaldiak antzeko mezua islatzen zuen: ¿Osasunak bizitza gehitzen die urteei¿. Horrekin batera, jarduera fisikoak eta egoera fisikoak, gaitasun funtzionalean, independentzian eta bizi-kalitatean izan ditzaketen eraginen inguruan jakin-mina sortu da (Mazzeo et al. 1998, Oja 2001, Alonso, Izquierdo & Cecchini 2003, Fitzpatrick et al. 2008, Paterson, Warburton 2010). Azken urteetan, zahartzaroarekin gertatzen diren aldaketa biologikoak eta jarduera fisikoak haietan nola eragiten duten asko ari da ikertzen. Jarduera fisikoaren interbentzio-programek galera funtzionala gutxitzeko eta gaixotasun kronikoak prebenitzeko edo horiek eragindako kalteak geldotzeko gaitasuna dutela ikusi da (Lakka et al. 1994, Alonso, Izquierdo & Cecchini 2003, Varo Cenarruzabeitia, Martinez Hernandez & Martinez-Gonzalez 2003, Paterson, Warburton 2010,). Ondorioz, ¿Bizitzari urteak eta urteei bizitza gehitzeko¿ helburua lor daiteke jarduera fisikoa sustatzen duten interbentzio-programekin.Helburuak:1.Aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko ohiturak ezagutzea.2.Aztertutako pertsonen egoera fisikoa ezagutzea.3.Aztertutako pertsonen jarduera fisikoak, talde honen osasun-egoeran eta espezifikoki hauen egoera fisikoan duen eragina aztertzea.4.Generoak aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko azturetan duen eragina ezagutzea.5.Adinak aztertutako pertsonen jarduera fisikoa egiteko azturetan duen eragina ezagutzea.Material eta metodoak: 60 urtetik gorako 100 pertsona aztertu genituen. Jarduera fisikoaren baloraziorako metodo subjektibo eta objektiboak erabili genituen (YPAS galdeketa eta azelerometroak) eta zenbait osasun parametro (neurketa antropometrikoak, presio arteriala eta egoera fisikoa baloratzeko Senior Fitness Test proben multzoaren bidez). Datu guztien analisi estatistikoa SPSS 18.0 bertsioarekin egin genuen.

espezializatua

testua euskaraz

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com