Nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketa iraunkorra : adierazle sistema holistikoagroekologikoaren proposamena / Mirene Begiristain Zubillaga ; zuzendariak, Lucía Mediano Serrano, Jon Landeta Rodríguez [Interneteko baliabidea]
Material mota:
TestuaPublication details: ; Donostia : [s.n.] , 2015Deskribapen fisikoa: 554 or. kol., graf. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:- Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18030128 |
Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Finantza ekonomia II Departamentua
Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Ikerketa honen helburu nagusia izan da nekazaritza ekologikoko elikagaien sektorean jarduten duten enpresa eta erakundeentzat nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politika modu iraunkorrean kudeatzeko lagungarriak izan daitezkeen irizpideak argitzea eta, ezagutza horretatik, kudeaketan sortu daitezkeen eraginen bitartez, nekazaritza sektoreari eta gizarteari eskainitako balioa handitzea.Horretarako, nekazaritza ekologikoko elikagaien banaketa politikaren kudeaketaren iraunkortasuna (ekologikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala) baloratzeko adierazle holistiko-agroekologikoen proposamena garatu dugu. Proposamena garatzearen arrazoi nagusiak izan dira: batetik, azken urteetan krisi ekologikoaren eta elikadura istiluen testuinguruan, nekazaritza ekologikoaren eta agroekologiaren inguruan interesa hedatu egin da. Hala ere, egoera hori ez da eskaeran guztiz islatu, nagusiki elikagai ekologikoen irisgarritasun faltagatik, oztopo hori bere kontsumorako galga nagusitzat joz. Bestetik, nekazaritza ekologikoaren garapen iraunkorraren mesedetan, nekazaritza ekologikoko elikagaien marketin kudeaketak dituen bereizgarriak identifikatzeko beharra dagoela uste dugu, bereziki bere banaketa politikarena. Azkenik, ikerketa honekin, gaiaren inguruan dauden ikerketa zientifiko urriei ikuspegi berritzaile baten ekarpena egiten saiatu gara. Finean, ikerketak sektorearen ahalduntze beharrari ekarpena egin diezaiokela iruditzen zaigu. Ikuspegi holistiko-agroekologikoaren logikari jarraituz, adierazle sistemaren proposamena eraikitzeko prozesu kualitatiboa garatu da (focus group eta adituen panela) sektoreko eta akademiako eragile desberdinen parte-hartzearekin. Horrez gain, prozesuan deduzitutako proposizioak eta adierazle sistema bera balioztatzeko, Euskal Herrian eta Espainiar estatuan barazki eta fruta ekologikoa komertzializatzen duten 40 esperientziek adierazle sisteman lortutako emaitzak aztertu ditugu, bakoitzarekin izandako aurrez-aurreko elkarrizketa sakonen bitartez. Ikerketaren ondorioz, nekazaritza ekologikoaren elikagaien testuinguruaren, marketinaren eta marketin kudeaketaren bereizgarriak ikuspegi holistiko-agroekologikotik zehaztu ditugu. Gainera, banaketa politikan hartzen diren erabakiak iraunkortasunaren dimentsioetan nola eragin eta erlazionatzen diren eta, adierazle sistemaren proposamenarekin, banaketa eredu iraunkor baterako gakoak aurkeztu ditugu.
espezializatua
testua euskaraz
There are no comments on this title.