Cloud computing teknologia ezagutzen enpresaren ikuspuntutik : ezagutza osoa lortzeko ikuspegi berri bat eta hartzea gauzatzeko tresna berri bat / Iñaki Bildosola Agirregomezkorta ; zuzendariak, Rosa Río Bélver, Ernesto Cilleruelo Carrasco [Interneteko baliabidea]
Material mota:
TestuaPublication details: ; Bilbo : [s.n.] , 2016Deskribapen fisikoa: 290 or. graf. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:- Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18030098 |
Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Enpresa Antolakuntza Saila
Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Gorakadan dauden teknologiak ikaragarriko inpaktua dute enpresengan eta enpresaren tamainaren arabera eragin hau latzagoa izan daiteke. Zentzu horretan, enpresa ertain eta txikiek berrikuntza teknologikoa gauzatzeko gaitasun txikiagoa eduki ohi dute, bai aldakuntzaren aurkako jarrerengatik, bai alderdi ekonomikoarengatik. Horretaz gain, mota honetako teknologiek interes nabarmena pizten dute ikertzaileen artean, Iragarpen Teknologikoarenesparruan lan egiten dutenen artean bereziki. Tesi honen lehenengo helburua gorakadan dagoen teknologia baten ezagutza eta iragarpena gauzatzeko ikuspegi berri bat aurkeztea da. Ikuspegi honen erabileraren bitartez, teknologiaberri hauen ezagutza egituratu oso bat lortuko da, etorkizuneko joerak antzemateaz gain. Ezagutza honen bitartez teknologia hauen hartzeak aurkez ditzakeen oztopoak txikiagotu nahi dira, baita teknologia beraren azterketan eztabaida berriak sortu ere. Ikuspegia eraikitzeko Ezagutzaren Egituraketa eta Iragarpen Teknologiko esparruen metodoen azterketa, aukeraketa eta moldaketa burutu da eta erabilgarritasuna frogatzeko Cloud Computing teknologiari aplikatu egin zaio. Tesiak bigarren helburutzat Cloud Computing teknologia hartzearen erronkan baliogarria izan daitekeen erabaki-hartze tresna berri bat aurkeztea du. Gorakadan dauden teknologien hartzearen erronkan hainbat ikuspegi ezberdin aurkitzen dira. Lan honen kasuan ikuspegi praktiko bat aurkezten da, tresna erreal eta erabilgarri batean oinarritua. Horrela,garatutako tresnak emandako gomendioetan oinarrituta, erabaki-hartzaile bat bere Cloud Bide(Cloud Road) propioa sortzeko gai izan beharko litzateke, hau da, enpresan Cloud Computing irtenbideak inplementatzeko bidai orria.
espezializatua
testua euskaraz
There are no comments on this title.