Enpresak bertatik bertara bisitatzea : Turismoa eta kultura garatzeko aukera Goierrin eta Euskadin / Guenaga Garai, Galder ; zuzendaria, Zurbano Irizar, Mikel [Interneteko baliabidea]
Material mota:
TestuaPublication details: ; Bilbo : [s.n.] , 2015Deskribapen fisikoa: 676 or. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Ekoizpen kredituak:- Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK18030086 |
Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ekonomia Aplikatua I Departamentua
Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da
Ikerlan honetan, turismoaren gaur egungo nondik norakoak eta nolakoak aztertzen eta azaltzen ahalegindu gara; nolabait ere, egungo errealitate dinamikoa ulertzeko paradigma turistiko berri bat eratzen saiatu gara. Horretarako, egungo makrosistema sozioekonomikoa biluzi dugu eta, haren baitan, turismoaren bereizgarri nagusiak bistaratu. Gure ustez, egungo makrosistema sozioekonomikoak bost bereizgarri ditu: glokalizazioa; postfordismoa eta postmodernitatea; iraunkortasuna; IKTak eta Internet; eta esperientzien ekonomia edo gizarte emozionala. Eta turismo garaikidearen nondik norakoak eta nolakoak ere bost koordenada horiek zedarritzen dituzte. Horrez gain, ordea, paradigma turistiko berri hori marko teorikotzat hartuta, turismo industrial biziak (enpresak bertatik bertara bisitatzeak) Goierri eskualdean eta orobat Euskadin izan dezakeen potentziala ere aztertu dugu. Lehenik, enpresak bertatik bertara bisitatzea produktu turistiko-kulturaltzat hartuta, nazioartean jazo diren esperientzia eta kasu arrakastatsu batzuen berri eman dugu. Bigarren, Goierrin eta Euskadin, turismo industrial bizia garatzeko dagoen (egon litekeen) eskari potentziala miatzeari lotu gatzaizkio. Helburu hori lortzeko, batetik, Goierriko eta Euskadiko 603 biztanle eta bisitari inkestatu ditugu, enpresak bertatik bertara bisitatzeko balizko aukeren inguruko pentsamendu eta iritziak biltzeko. Bestetik, Euskadiko 28 enpresa bertatik bertara bisitatu ditugu, EHUko 673 ikaslerekin batera, eta ikasle bisitari guztiei bina inkesta betearazi diegu: bata, enpresa bisitatu baino lehentxeago; bestea, enpresa bisitatu berritan. Helburua izan da bisita aurretik eta ondoren ikasleek (bisitariek) dituzten iritzi, sentsazio, emozio eta jarrerak kontrastatzea. Azkenik, Goierrin eta Euskadin turismo industrial biziak izan lezakeen eskaintza identifikatu eta arakatzeko asmoz, Euskadiko 86 enpresa inkestatu ditugu (35 enpresa Goierrikoak eta gainerako 51 enpresak beste eskualde batzuetakoak). Industria bizia miatu dugu, beraz, enpresak beraiek baitira (izan bailitezke) "produktu": enpresek ateak bisitariei zabaltzeko izan ditzaketen arrazoiak, interesak eta moduak (baita errezelo eta mugak ere) aztertu ditugu.
espezializatua
testua euskaraz
There are no comments on this title.