Satorrak baino lurperago / Pedro Alberdi
Material mota:
TestuaSerie(ak): Saiakera (Alberdania) ; ; 13Publication details: [Irun] : Alberdania ; [Donostia] : Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, L.G. 2000Deskribapen fisikoa: 233 or. ; 21 cmISBN: - 84-95589-07-9
- Joseba Jaka II. Literatur beka, saiakera alorrean
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S ALB sat | Ale eskuragarriak | EK17110372 |
60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egin du Pedro Alberdik liburu honetan. Ezer baino lehen, esan behar da kronika bizia dela, atzera-aurrera handiak dituena eta modu zirkularrean antolatua, oroimen puskak buruan antolatzen diren gisara, hain zuzen. Abiapuntu eta bizkarrezur Hamaika pauso Ramon Saizarbitoriaren nobelako bi pertsonaia nagusiak ditu: Ortiz de Zarate eta Abaitua. Alegiazko pertsonaiak nobelan zehar hona eta hara mugitzen diren bitartean, garai horretantsu eta leku horietan zer egiten zuten benetako eta hezur-haragizko kultura-, politika- eta ekintza-gizon-emakumeek? Zer idazten zuten Txillardegik, Saizarbitoriak, Arregik edo Arestik? Zer pentsatzen zuten Letek, Sarasolak, Iriondok edo Laboak? Zertan zebiltzan Onaindia, Aizpurua, Sarasketa, Bikila, Lopez Irasuegi edo Etxebarrietatarrak? Edo Oteiza? Zertan zebilen Oteiza? Eta Ibarrola? Zer eztabaida zebilen Zeruko Argian? Eta Anaitasunan? Nolakoak ziren belaunaldien arteko harremanak? Tirabirarik ba ote? Ez Dok Amairuk, Jarraik, Gaur-ek... zer paper jokatu zuten? Orduko aipuak tartekatzen ditu Pedro Alberdik bere jardunean, honi eta hari pasoa emanez, irrati saio luze halako batean, esatari trebearen moduan. Orduko eztabaidetan eta kezketan murgilarazten gaitu, orduko idazkeran, eta denboraren pasoaz ohartzen gara, malenkoniaz ohartu ere...
Joseba Jaka II. Literatur beka, saiakera alorrean
There are no comments on this title.