Ekaitzaren zipriztinak / Miren Garate
Material mota:
TestuaSerie(ak): Lekuko (Elkar) ; ; 22Publication details: Donostia : Elkar, L.G. 2017Deskribapen fisikoa: 219 or. ; 21 cmISBN: - 978-84-9027-701-0
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 338.124 GAR eka | Ale eskuragarriak | EK17100085 | |||
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 338.124 GAR eka | Ale eskuragarriak | EK17110046 | |||
Inprimatuak osagarriak
|
Irale - E | Monografia | ANTR GAR eka | EIL | Ale eskuragarriak | IRALE18090084 |
Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak. Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko "Tene Mujika" historia hurbilaz idazteko bekaren irabazlea
There are no comments on this title.