Guztiok izan beharko genuke feminista / Chimamanda Ngozi Adichie ; itzulpena, Euskaratu-AEK ; hitzaurrea, Lorea Agirre
Material mota:
TestuaHizkuntza: Basque Original language: Ingelesa Publication details: Donostia : Xangorin-Hik Hasi, L.G. 2017Deskribapen fisikoa: 39 or. ; 16 cmISBN: - 978-84-944746-3-7
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S CHI guz | Ale eskuragarriak | EK17030193 | ||
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S CHI guz | Ale eskuragarriak | EK17030194 |
Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigeriarraren "Guztiok izan beharko genuke feminista" saiakera euskaraz argitaratu du Hik Hasik. Lana Euskal Herriko ikastetxe denetara zabalduko dute. Ngozi Adichie idazle nigeriarrak badaki feminista hitzak konnotazio negatiboak dituela, eta era berean oso argi du guztiok izan beharko genukeela feminista, emakumeen eta gizonen arteko eskubide berdintasuna jokoan dagoelako. Saiakera labur honetan, feminista zergatik izan beharko genukeen argudioak ematen ditu. Horretarako adibide asko jartzen ditu, hasi bera haurra zenekoak eta gaur egun berari eta bere inguruko emakumeei gertatzen zaizkienak. Esate baterako, umetan ikasgelako notarik onena aterako zuenak ikasgelako begiralea izateko aukera izango zuen. Ngozik atera zuen notarik onena, baina irakasleak esan zion begiraleak mutila behar zuela izan, ez neska. Gaur egun bestelakoak gertatzen zaizkio, adibidez, Nigeriako jatetxeetan gizonekin sartzen den bakoitzean zerbitzariak gizona agurtzen du eta, emakumea ez. Adibidez adibide Nigerian emakumea izatea zer den azaltzen doa, nola bizi duten egunero, xehetasun txikienetan ere, diskriminazioa. Europako ikuspegitik begiratuta, hainbat egoera eta gertaera gainditutzat dauzkagula irudituko zaigu, baina zoritxarrez beste hainbat adibide oso ezagunak egingo zaizkigu.
We should all be feminists.
There are no comments on this title.