Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Helduaroaren eta zahartzaroaren garapena [Interneteko baliabidea] / Luixa Reizabal Arruabarrena, Izarne Lizaso Elgarresta

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaPublication details: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2011Deskribapen fisikoa: : PDF artxiboa 273 orISBN:
  • 978-84-694-5882-2
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Garai batean, garapenaren psikologiak bizi-zikloaren lehen aroetan (haurtzaroan eta nerabezaroan, alegia) gertatzen den garapenean jartzen zuen arreta, nerabezarotik aurrera garapen ontogenetikoan aztertua izatea merezi duen ezer gertatuko ez balitz bezala. 1960ko hamarkadatik aurrera, ostera, egoera hori aldatzen hasi zen garapenaren psikologian funtsezko ekarpena egin duen «bizi-zikloa» delako ikuspegiari esker. Ikuspegi horren arabera, garapena bizi garen artean gertatzen da; dimentsio askotakoa da; norabide askotakoa da; haren ezaugarri nagusietako bat plastikotasuna da; testuinguru historikoaren araberakoa da eta kausa askoren ondorio. Hala, egun garapenaren psikologiak interes handia du helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenean. Horren adierazle izango lirateke, batetik, azken hamarkadetan giza garapenaz argitaratu diren eskuliburu asko, zeinek bizi-zikloaren ikuspegia hartu eta giza garapena sorkuntzatik heriotzara deskribatzen duten. Bestetik, helduaroaren eta zahartzaroaren garapenaz argitaratu diren liburuak. Zoritxarrez helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen tipikoaren inguruan argitaratutako materialak gaztelaniaz eta ingelesez idatzi izan dira eta orain arte ez zegoen euskaraz idatzitakorik. Pantailan duzun materiala hutsune hori betetzera dator. Izan ere, gure hizkuntzan helduaroan eta zahartzaroan arlo biologikoan, kognitiboan eta sozial eta afektiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea helburu duen lehen materiala da.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Baliabide elektronikoak - osagarriak Baliabide elektronikoak - osagarriak Eima Katalogoa Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA Ale eskuragarriak EK16030289

Garai batean, garapenaren psikologiak bizi-zikloaren lehen aroetan (haurtzaroan eta nerabezaroan, alegia) gertatzen den garapenean jartzen zuen arreta, nerabezarotik aurrera garapen ontogenetikoan aztertua izatea merezi duen ezer gertatuko ez balitz bezala. 1960ko hamarkadatik aurrera, ostera, egoera hori aldatzen hasi zen garapenaren psikologian funtsezko ekarpena egin duen «bizi-zikloa» delako ikuspegiari esker. Ikuspegi horren arabera, garapena bizi garen artean gertatzen da; dimentsio askotakoa da; norabide askotakoa da; haren ezaugarri nagusietako bat plastikotasuna da; testuinguru historikoaren araberakoa da eta kausa askoren ondorio. Hala, egun garapenaren psikologiak interes handia du helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenean. Horren adierazle izango lirateke, batetik, azken hamarkadetan giza garapenaz argitaratu diren eskuliburu asko, zeinek bizi-zikloaren ikuspegia hartu eta giza garapena sorkuntzatik heriotzara deskribatzen duten. Bestetik, helduaroaren eta zahartzaroaren garapenaz argitaratu diren liburuak. Zoritxarrez helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen tipikoaren inguruan argitaratutako materialak gaztelaniaz eta ingelesez idatzi izan dira eta orain arte ez zegoen euskaraz idatzitakorik. Pantailan duzun materiala hutsune hori betetzera dator. Izan ere, gure hizkuntzan helduaroan eta zahartzaroan arlo biologikoan, kognitiboan eta sozial eta afektiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea helburu duen lehen materiala da.

Liburu honek UPV/EHUko euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com