Musika irakasle euskaldunon I.topaketa / koordinatzailea, Jose Mari Auzmendi ; artikuluen egileak, Jose Inazio Lopez de Luzuriaga... [et al.]
Material mota:
Baliabide jarraituaPublication details: Lasarte-Oria : Xangorin, 1999Deskribapen fisikoa: 74 or. : z.-b. argk. ; 24 cmISSN: - 1135-4690
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | I ALD 30 99 | Ale eskuragarriak | 1003845 | |||
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | I ALD 30 99 | Ale eskuragarriak | 1003846 |
Musika irakasleok irla bat gara askotan
gure ikastetxeetan. Gure eguneroko
jardunean, musika espezialistak izanik,
oso bakarrik sentitzen gara.
Irakasle bakoitzak bere material propioa
egiten du eta hori ongi badago ere,
beste irakasleek ezagutzea eta gure
lanen arteko trukaketa egotea ez al da
egokiago?
Bestalde, euskal irakaskuntzan gabiltzanok
badugu oinarrizko curriculum
komuna izateko beharra. Nafarrak, arabarrak
edota zuberotarrak edonon elkartuta
ere, sikiera abestiak, dantzak...
amankomunean edukitzeko.
Hau guztia kontuan izanik, aurtengo
urtarrilaren 22an Donostiako Irakasle
Eskolan 137 musika irakasle elkartu
ginen "Musika Irakasle Euskaldunon I.
Topaketa" burutzeko.
Bertan, zenbaki monografiko honetan
argitaratzen diren esperientzien berri
eman zen. Topaketa hartatik, aurrerantzean
elkarrekin lan egiten jarraitzeko
batzordeak sortu ziren. Batzorde horietako
batek lehen fruitua eman du, eta
liburuska honen lehen atala da horren
lekuko.
Gure eskerrik beroena luzatu nahi
diegu Donostiako Musikologia Katedrari,
Udako Euskal Unibertsitateari eta
Euskal Kantuzaleen Elkarteari orain
arte eskaini diguten laguntzagatik.
Aipamen berezia sor diogu Oiartzungo
Udalari, gure elkartearentzako egoitza
utzi digulako.
Eta zuri, irakurle, gure gonbidapena
luzatu nahi dizugu. Edozein kontsulta
egin nahi izanez gero ere, zure esanetara
gaude elkarteko kideok. 943 49 38 42
telefono eta fax zenbakira jo besterik ez
duzu. Gure egoitzara hurbildu nahi
baduzu, berriz, helbide honetan gaude:
Oiartzungo Kultur Etxea. San Juan
kalea, z/g. 20180 Oiartzun.
Ordura arte, ongi izan.
There are no comments on this title.