Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Munduko bandarik txarrena / Jose Carlos Fernandes; [itzulpena, Bego Montorio]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaHizkuntza: Basque Original language: . por Publication details: Tafalla : Txalaparta , 2013Deskribapen fisikoa: 188 or. : gehiengoa irudiak ; 25 cmISBN:
  • 978-84-1531-348-9
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak.Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira -hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan-. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Copia número Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Komikia K FER mun Ale eskuragarriak EK18050109
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Komikia K FER mun Ale eskuragarriak EK13050830
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Komikia K FER mun EIL Ale eskuragarriak IRALE117050388

Bizitza arruntaren aurrean dorpe eta ezgai sentitu arren xehetasun hutsalekin gozatzeko gaitasun mugagabea duzun horietakoa bazara, ezinezkoa izango zaizu komiki honekin ez maitemintzea. Izan ere, bada Nabokovi kasu gehiegi egiten dionik: detaileak laztantzearen laztantzez, detaile horiek zeren parte diren ahazteko arriskua daukagu. Patologia hori pairatzen dute Fernandesen pertsonaietako askok, eta patologia horrek ditu, paradoxikoki, erredimitzen. Asmatikoa izatea egun osoko lan ote den ala ez galdetzen diete euren buruei, iraultzaile ezinduak dira, erudiziorik zentzugabeenaren atzaparretan erori ondoren Stockholmeko sindromea nozitzen duten estetak.Artista ezinezkoak dira, antiheroiak, beraz: patentatu ezin diren talentu eta makinen asmatzaile nekaezinak, eta baita beren patuaren jakinaren gainean daudenak ere: «Gaur egun ferietako barraketako ahateen antzekoa da artista: txartela ordaindu duen edozein zirtzilek hari tiro egiteko eskubidea duela uste du». Norbaitek pentsa lezake atsekabearen harra txertaturik dutela Fernandesen pertsonaiek. Etsipena, diozue? Adorerik eza dela haietako askoren ezaugarri behinena? Bai eta ez. Nondik begiratzen den, agian ez da zehazki horrela: beharbada, koldarren «barrura-begirako-adore» horren jabe dira -hain abisala eta hain prestigio gabetua dagoena garaiotan-. Honenbestez, irakurle, hemen daukazu kriminal-mental saldo bat, literatura ona egitea ilea sutan duzula xakean jokatzea dela dakiena. Izan ere, Munduko bandarik txarreneko kideak krimenik lazgarrienak eta asmakizunik ederrenak egiteko gai lirateke, baldin eta jakingo ez balute horrek guztiak ez duela ezertarako balio. Desesperatuen kortesia da ironia, egia. Baina izan liteke aske izateko doako pasaportea ere. Esku artean duzu bat.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com