Euskal Unibertsitatea 2021 [Interneteko baliabidea] : egiten ari garen euskarazko unibertsitatea / Iñaki Zabaleta Urkiola ... [et al.] ; [antolatzailea, EIRE, Unibertsitateko Euskal Irakasleen Elkartea]
Material mota:
TestuaPublication details: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, L.G. 2002Deskribapen fisikoa: 491 or. ; PDFISBN: - 84-8438-028-9
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baliabide elektronikoak - osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | 1020682 |
Ondorio orokorrak (laburpena): 1. "Euskal unibertsitatea" euskarazko unibertsitate modura definitzen dugu eta euskaraz egiten den unibertsitate-irakaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa eta egitura oro hartzen ditu bere baitan. Pentsabide horretatik, Euskal Herrian dauden unibertsitate guztietan egiten den euskarazko jarduera oro ere euskal unibertsitatearen zati da -irakaskuntza, ikerkuntza, kudeaketa, eta egitura kontuan izanik-; halaber, osotara euskaraz den unibertsitatea edo unibertsitate-gunea garatzen denean, hori ere Euskal unibertsi-tatearen zati izango da. Guztien artean osatzen baitute "Euskal unibertsitatea". [...]. 2. Euskal unibertsitateak kalitatezko garapen oso eta eutsigarria lortu behar ditu eta, horretarako, euskaraz mintzatzen diren herrialde guztietako gizarte osoaren partaidetza ezinbestekoa da. Halaber, euskal unibertsitatearen garapena bermatuko duten uni-bertsitate-lege propioak behar dira [...]. 3. Euskal unibertsitateak Euskal Herri osoa du bere jardueraren barruti propio eta berezkoa. [...]. 4. Euskal unibertsitateak beharrezkoa du bere norta-sun propioa unibertsitateko alderdi eta alor guztietan egituratzea, kalitatezko garapen oso eta eutsigarria lortzeko. [...]. 5. Euskal unibertsitatea garatzen egin den eta egiten ari den bidean oso garrantzitsuak dira euskal ikasle eta irakasleen erabakiak, adorea eta lana [...].
There are no comments on this title.