Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Gure zinemaren historia petrala / Koldo Izagirre

Nork:Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Saiakera (Susa)Publication details: Zarautz : Susa, L.G. 1996Deskribapen fisikoa: 121 or. ; 24 cmISBN:
  • 84-86766-71-0
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Liburu hau datu eta aipamen harrigarriz betea dago. Baina liburu hau ez du historialari batek idatzi. Liburu hau idazle batek idatzi du. Datua komentatua dator, aipamenak gaiztoz daude hartuak, pertsonaiak kontrajarri egiten dira. Egilea manipulatzaile handia da hemen. Gaur egungo Kuba erakusteko erabili zuen ironia bera ageri zaigu berriz. Gozatzeko eta lantzean behin algara ere egiteko prest ez bazaude, ez ezazula liburu hau irakurri. Funtsean, hau ez da liburu bat. Dokumental handi eta zabala da, kamara inpertinente (petral) batek propio eginiko plano subjetibotan emana elkarrizketak, bertsoak, gidoiak, artikuluak eta poemak nahasten dituen "collage" atseginean. Egilea ez da objetiboa, etengabe ari zaigu iritzia ematen, batzuetan zeharbidez, bestetan konparazioz, askotan kamera ezkutatuz. Ezaguna dugu egilearen iritzirako ausardia eta dotorezia. Eskertzekoa da, oraingoan ere, autorea bere burutik jardun izana. Ados egon edo bat ez etorri, beti eman izan digu zer pentsatua edo zer dastatua. Historia hau ez da akademikoa, beraz. Baina beste historietan aurkituko ez dugun zehaztasuna eta benekotasuna ematen zaigu honetan: egileak hamar urte eman ditu zineman. Badu petralkerien berri, badaki farandulaz, ezagutzen du fetitxismoa... Lehen zinema saioa Miarritzen eman zen Euskal Herrian, duela ehun urte. Omenaldi gisa, lapurterak eztituriko hizkeran mintzo zaigu Koldo Izagirre, euskaldunok modernotasunari izan diogun ohiko ikara ulertzen laguntzen digun historia zinez petral honetan.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Saiakera S IZA gur Ale eskuragarriak 1019541

Liburu hau datu eta aipamen harrigarriz betea dago. Baina liburu hau ez du historialari batek idatzi. Liburu hau idazle batek idatzi du. Datua komentatua dator, aipamenak gaiztoz daude hartuak, pertsonaiak kontrajarri egiten dira. Egilea manipulatzaile handia da hemen. Gaur egungo Kuba erakusteko erabili zuen ironia bera ageri zaigu berriz. Gozatzeko eta lantzean behin algara ere egiteko prest ez bazaude, ez ezazula liburu hau irakurri. Funtsean, hau ez da liburu bat. Dokumental handi eta zabala da, kamara inpertinente (petral) batek propio eginiko plano subjetibotan emana elkarrizketak, bertsoak, gidoiak, artikuluak eta poemak nahasten dituen "collage" atseginean. Egilea ez da objetiboa, etengabe ari zaigu iritzia ematen, batzuetan zeharbidez, bestetan konparazioz, askotan kamera ezkutatuz. Ezaguna dugu egilearen iritzirako ausardia eta dotorezia. Eskertzekoa da, oraingoan ere, autorea bere burutik jardun izana. Ados egon edo bat ez etorri, beti eman izan digu zer pentsatua edo zer dastatua. Historia hau ez da akademikoa, beraz. Baina beste historietan aurkituko ez dugun zehaztasuna eta benekotasuna ematen zaigu honetan: egileak hamar urte eman ditu zineman. Badu petralkerien berri, badaki farandulaz, ezagutzen du fetitxismoa... Lehen zinema saioa Miarritzen eman zen Euskal Herrian, duela ehun urte. Omenaldi gisa, lapurterak eztituriko hizkeran mintzo zaigu Koldo Izagirre, euskaldunok modernotasunari izan diogun ohiko ikara ulertzen laguntzen digun historia zinez petral honetan.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com