Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Lur bat haratago / Joan Mari Irigoien

Nork:Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Literatura (Elkar) ; ; 204Publication details: Donostia : Elkarlanean, 2000Edizioa: 2. argitDeskribapen fisikoa: 652 or. ; 25 cmISBN:
  • 84-8331-694-3
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Marka guztiak haustera dator Joan Mari Irigoien nobela berri honekin: Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, eder, mamitsu, liluragarri bat kontatzen digu beste hamaika istorio txiki, bitxi, jakingarriren bitartez, irakurlea bere giroan blaituz eta bere sarean harrapatuz, denbora luzerako. Izan ere, XVII. mendeko Nafarroara garamatza egileak: familia handikia dira Etxegoiendarrak, urte luzez erbestean egonak Gaztelako inbasioari aurre egiteagatik baina agintari berriekin ostera adiskidetuak, eta etxeko seme bigarrena dugu Joanes, eleberriko protagonista eta kontalaria. Bi munduren artean sentitzen da etengabe Joanes Etxegoien: arbasoen heroitasuna eta gurasoen pragmatismoa, zientziaren argia eta erlijioaren abaroa, tradizioaren babesa eta modernitatearen deia, lurra eta itsasoa, Europa eta Amerika, katolikoak eta luthertarrak... Halakoxea baitzen sasoi hura ere, kontraesanez eta zalantzaz betea. Garaiko pentsaeran eta bizimoduan erabat murgildu da Irigoien, girotze lan bikain bat eginez, baina horren gainetik sentimenduz taupaka eta indarrez gainezka dagoen kontakizun biribila eskaintzen digu, eleberri historikoaren jantzipean egungo irakurleentzat gaurkotasunez beteriko gaiak eta gogoetak proposatzen dituena: boterearen dogmatismoa, etsaiaren satanizazioa, libertatearen aldeko kantua... Horri guztiari, bestalde, hizkuntzaren ederra erantsi behar zaio, barrokoaren kutsua eta zaporea duen euskara erabili baitu -Axularren omenaldi modura- baina aldi berean ulertzeko erraza eta irakurlea gozo bilduko duena bere doinu eta erritmo berezian.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Narratiba (Helduentzat) N IRI lur Ale eskuragarriak 1018346

Marka guztiak haustera dator Joan Mari Irigoien nobela berri honekin: Lur bat haratago euskaraz inoiz idatzi den eleberri mardulena da, eta askoz gauza gehiago ere bai. Historia handi, eder, mamitsu, liluragarri bat kontatzen digu beste hamaika istorio txiki, bitxi, jakingarriren bitartez, irakurlea bere giroan blaituz eta bere sarean harrapatuz, denbora luzerako. Izan ere, XVII. mendeko Nafarroara garamatza egileak: familia handikia dira Etxegoiendarrak, urte luzez erbestean egonak Gaztelako inbasioari aurre egiteagatik baina agintari berriekin ostera adiskidetuak, eta etxeko seme bigarrena dugu Joanes, eleberriko protagonista eta kontalaria. Bi munduren artean sentitzen da etengabe Joanes Etxegoien: arbasoen heroitasuna eta gurasoen pragmatismoa, zientziaren argia eta erlijioaren abaroa, tradizioaren babesa eta modernitatearen deia, lurra eta itsasoa, Europa eta Amerika, katolikoak eta luthertarrak... Halakoxea baitzen sasoi hura ere, kontraesanez eta zalantzaz betea. Garaiko pentsaeran eta bizimoduan erabat murgildu da Irigoien, girotze lan bikain bat eginez, baina horren gainetik sentimenduz taupaka eta indarrez gainezka dagoen kontakizun biribila eskaintzen digu, eleberri historikoaren jantzipean egungo irakurleentzat gaurkotasunez beteriko gaiak eta gogoetak proposatzen dituena: boterearen dogmatismoa, etsaiaren satanizazioa, libertatearen aldeko kantua... Horri guztiari, bestalde, hizkuntzaren ederra erantsi behar zaio, barrokoaren kutsua eta zaporea duen euskara erabili baitu -Axularren omenaldi modura- baina aldi berean ulertzeko erraza eta irakurlea gozo bilduko duena bere doinu eta erritmo berezian.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com