Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Geronimo / egilea, Imanol Murua Uria

Nork:Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Biografiak (Elkar) ; ; 9Publication details: Donostia : Elkarkanean, L.G. 1999Deskribapen fisikoa: 146 or. ; z.-b. argk. ; 18 cmISBN:
  • 84-8331-404-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Erdeinuz-edo "Europako azken tributzat" hartzen gaituztenek badute bertze froga bat, epaiketa handiaren egunean gure aurka erabiltzeko : gutariko hainbaten jakin-mina Ameriketako indiarren patuari buruz. Psikologo sozialendako bazka gelditzen da, halaber, galtzaileen figurak gure artean pizten duen lilura. Indiar eta galtzaile, ekuazio bereko bi aldagai. Historian inor horrelakoa izan bada-eta, erraldoi amerikarraren sorrerak bere azpian harrapatu zituen lehenbiziko haiek ditugu. Hona Imanol Murua Uria kazetariaren luma bizitik, horietariko baten biografia. Ez nornahierena, bertzalde, Goyahklarena baizik, hots, mexikarrek Geronimo deitu zuten chiricahua apatxeen gerlarien buruarena. Mito bilakatzeko osagai guztiak ditu Geronimoren mundualdiak : borrokak eta ihesaldiak, odol-ekintzak eta marruak, ezkontzak eta pairamenak. Bakar batean egiten du huts : Sudur Erromatarra txeienea ez bezala, ez zen hilik erori, bere gizonen buru ari zela, zurien zaldieriaren kontrako erasoan. Uniforme urdineko soldaduek ez zuten baionetakadaz lurrera josi ere, Zaldi Eroa oglala-ri egin zioten gisara. Zezen Eseria siux hunkpapa-ren akabaila ere ukatu zitzaion, musu-zurien soldatapeko herrikideen eskutik hiltzeak gerokotasunari begira beti ere izaten duen karga poetiko-pedagogikoa eta guzti. Indiar gerlaburu bati arauz dagokion heriotza baino areago, mende hasierako bigarren mailako bertsolari batena izan zuen : mozkorra eta zamaritik eroria, nondik eta zuriei souvenirrak saltzetik heldu zenean. Geronimok zutik bizi nahi izan zuen. Alabaina, zutik hil ala belaunikoz bizi hautatu behar izan zuenean, biziaren aldeko aukera egin zuen. Poesiarako senik ez zuen, baina praktikotasuna ez zaio ukatzen ahal. Beharbada praktikotasun horrek egiten du berezi eta gogoangarri Geronimoren biografia.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Copia número Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 929 MUR ger Ale eskuragarriak 1018257
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Irale - E Monografia BIOGRAFIA MUR ger EIL Ale eskuragarriak IRALE17050904
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Irale - E Monografia 929 MUR ger EIL Ale eskuragarriak IRALE17050905

Erdeinuz-edo "Europako azken tributzat" hartzen gaituztenek badute bertze froga bat, epaiketa handiaren egunean gure aurka erabiltzeko : gutariko hainbaten jakin-mina Ameriketako indiarren patuari buruz. Psikologo sozialendako bazka gelditzen da, halaber, galtzaileen figurak gure artean pizten duen lilura.
Indiar eta galtzaile, ekuazio bereko bi aldagai. Historian inor horrelakoa izan bada-eta, erraldoi amerikarraren sorrerak bere azpian harrapatu zituen lehenbiziko haiek ditugu.
Hona Imanol Murua Uria kazetariaren luma bizitik, horietariko baten biografia. Ez nornahierena, bertzalde, Goyahklarena baizik, hots, mexikarrek Geronimo deitu zuten chiricahua apatxeen gerlarien buruarena. Mito bilakatzeko osagai guztiak ditu Geronimoren mundualdiak : borrokak eta ihesaldiak, odol-ekintzak eta marruak, ezkontzak eta pairamenak. Bakar batean egiten du huts : Sudur Erromatarra txeienea ez bezala, ez zen hilik erori, bere gizonen buru ari zela, zurien zaldieriaren kontrako erasoan. Uniforme urdineko soldaduek ez zuten baionetakadaz lurrera josi ere, Zaldi Eroa oglala-ri egin zioten gisara. Zezen Eseria siux hunkpapa-ren akabaila ere ukatu zitzaion, musu-zurien soldatapeko herrikideen eskutik hiltzeak gerokotasunari begira beti ere izaten duen karga poetiko-pedagogikoa eta guzti. Indiar gerlaburu bati arauz dagokion heriotza baino areago, mende hasierako bigarren mailako bertsolari batena izan zuen : mozkorra eta zamaritik eroria, nondik eta zuriei souvenirrak saltzetik heldu zenean. Geronimok zutik bizi nahi izan zuen. Alabaina, zutik hil ala belaunikoz bizi hautatu behar izan zuenean, biziaren aldeko aukera egin zuen. Poesiarako senik ez zuen, baina praktikotasuna ez zaio ukatzen ahal. Beharbada praktikotasun horrek egiten du berezi eta gogoangarri Geronimoren biografia.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com