Leonardo da Vinci / egilea, Fernando Morillo
Material mota:
TestuaSerie(ak): Biografiak (Elkar) ; ; 17Publication details: Donostia : Elkar, L.G. 2003Deskribapen fisikoa: 131 or. : kol. eta z.-b. ir. ; 18 cmISBN: - 84-8331-965-9
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 929 MOR leo | Ale eskuragarriak | EK16040538 | ||||
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 929 MOR leo | Ale eskuragarriak | 1018234 | ||||
Inprimatuak osagarriak
|
Irale - E | Monografia | BIOGRAFIA MOR leo | EIL | Ale eskuragarriak | IRALE17050886 |
Izenaren ondoan ogibidea eman ohi dugu baina, zer jarri Leonardo da Vinciri dagokion laukian ? Pintore, eskultore, arkitekto, asmatzaile, anatomista, musikari, bertsolari, ingeniari, idazle, gastronomo... ? Arlo horiek guztiak eta gehiago ere landu zituen, baina esan liteke jakintza zuela benetako helburu, hitzaren luze eta zabalera osoan, artea eta teknika, zientziak eta letrak bat eginik, lanbidekako espezializazio guztien gainetik. Jenioaren dohaina egiten zaigu harengan harrigarri ; eta, horren ondoan, zenbat lan utzi zituen erdizka, bide erdian, amaitu gabe. Beste kezka batzuk pizten zizkion jakin-min unibertsalaren eraginez ? Dudarik gabe. Langintza bat burutu arte bertan irauteko egonarria eta diziplina falta zitzaizkiolako ? Baita ere. Da Vinci bezain liluragarria eta askotarikoa da bizitzea egokitu zitzaion garaia ere.
Italiako Errenazimentua, Quattrocento-a zehatzago esanda. Florentzian hasi eta, geroztik, Italiako beste hainbat hiritan bizi izan zen : Milanen, Venezian, Erroman, Mantuan, tokian tokiko agintarientzako lanetan, baita Frantzian ere, bertako erregearen esanetara. Garai nahasia izan zen hura, gerraz eta azpikeriaz betea, baina aldi berean, bi mila urte lehenagoko Greziaren antzera, giza izpirituak inoiz sortu dituen emaitzarik txundigarrienen mintegi eta sorleku. Eta horien erdi-erdian, txundigarrietan txundigarri, Leonardo Da Vinci.
Bai Leonardoz eta bere bere garaiaz liburu guztiz ederra egin du Fernando Morillok : datuak zehatz emanez, batetik, baina horiei idazle on batek dakien pasioa erantsiz, bestetik, nobela bat bezain arin eta gogotsu irakurtzen den biografia burutzeko. Horrez gain, bilduma hau beti txuri-beltzezkoa izan den arren, salbuespena egin nahi izan dugu, Leonardoren pintura-lanek asko galduko zutelakoan koloretan eman ezean. Irakurleak estimatuko duelakoan gaude.
There are no comments on this title.