Nor bere bidean / Joan Mari Irigoien
Material mota:
TestuaSerie(ak): Orbetarrak ; ; 3 | Literatura (Elkar) ; ; 296Publication details: Donostia : Elkar, L.G. 2010Deskribapen fisikoa: 682 or. ; 22 cmISBN: - 978-84-9783-916-7
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N IRI nor | Ale eskuragarriak | 1017549 |
"Ez dakit gutun hau bidaliko dizudan ala ez. Baina idatzi, bai, oraintxe idatziko dizut, bai baitakit, zuri idatzi arren, neure buruarekin ere ari naizela, ea ariketaren ondorioz barrua hustu eta lasai gelditzen naizen, hori gutxienez. Izan ere, garbi utzi nahi nuke gure arteko kontu bat... nahiz eta gero eta garbiago ikusten dudan nekez hitz egin daitekeela garbi zernahiz, Freudek inkontzientearen lurralde ezezagun sekretuz josia aurkitu zuenetik." Damaso eta Gabino, orbetarren sagako azken ordezkariak, txikitatik norgehiagoka isil eta itsua bizi izan dutenak, izateko, sentitzeko eta pentsatzeko bi era kontrajarri hezur-mamitzen dituztelako: Damaso razionala, eszeptikoa, munduaren minek mindua eta jendailak nardatua, engainu eta lilura besterik ez diren ametsak arbuiatzen dituena, dela erlijioa, dela aberria; Gabino, berriz, sentikor eta sentibera, xaloa eta ameslaria, izadia eta izakiak pasioz maite dituena, bere kontraesan guztiekin haraindi baten sinesmena gorde eta honaindiko Euskal Herria aldeztu nahi lukeena. Urteetako urruntze baten ondoren, gutun sail luzea idatziko dio Damasok anaiari, Burgosko Epaiketaren garaitsuan, esan beharreko guztiak esan aurretik hil bazen ere. Gabinok eskutitz haiei erantzungo die hamabost bat urte geroago, Elorrietako komentutik, eta denboran zehar doan elkarrizketa horretan agertuko dizkigute beren kezka eta buruhausteak, familiako kideen oroitzapenak, norberaren bizikizunak... Ekintza bakoitzaren atzean dagoelako historia oso bat, iritzi bakoitzaren ostean mundu bat, bere ñabardura eta gorabehera guztiekin.
There are no comments on this title.