Sudurraren gorazarrea

Rodríguez, Fito

Sudurraren gorazarrea / Fito Rodriguez - Donostia : Komiki Films, L.G. 2025 - 40 or. ; z.-b. ir. ; 15 cm

Batzuek diote poesiari kiratsa dariola, baina, egia esan, usainak sentitu gabe, poesiak bide zaila du. Olerkientzat, ardoentzat bezala, sudur on bat edukitzea premiazkoa da, hezia izan daitekeen usaimena, giza zentzurik animaliena, ezagueraren hastapena eta kontrolatzen zailena izan arren, munduaz gozatzeko balio duena. Izan ere, guztiz jakin gabe gure bizitza markatu zuten eta, askotan, gure arretaz kanpo geratzen diren une haien oroimena berreskuratzea ahalbidetuko digu usaimenak. Poesiak usain guztiak behar ditu. Gogora dezagun, bada, Ovidioren abizena Nason omen zela. Baina ez dago urrutira joan beharrik poeta baten irudian sudurraren garrantziari antzemateko. Polloen ehortzita dagoen Indalezio Bizkarrondoren porrontxoak ere horren berri ematen baitigu. Izan ere, nekez gogora dezakegu Bilintx zena oroimenera haren sudurluzea ekarri gabe. Jarraian datozen testu hauek, beraz, aipatu harremanaz aritzeko, sudurraren eta poesiaren artekoa alegia, aukera eskaini nahi dute, usaimen on!

978-84-09-75317-8


Poesia
Helduentzako Literatura

821.361-14"19"
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com