Narrugorrik

Rozas, Ixiar

Narrugorrik / Ixiar Rozas - 1. argit. - Bilbo : Consonni, 2025 - 207 or. : z.-b. ir. ; 22 cm

"Narrugorrik" Ixiar Rozasen poesia eta pentsamenduaren une gorena da. Poesiaren zaleei eta esperimentazioaren bila dabiltzanei ezinbesteko oparia.
Irudimenak bi aho ditu, gutxienez bi, zein baino zein hezeago. Arnas bihurtu ginen ibilera hartan, lurrari emanak, aireari emanak. Narrua huts, hats, ez narrats, narruari hats. Nola soinu baten bibrazioa, hezurretan. Nola sentsazio lipar hori bihurtzen den memoria zati bat. Nola animaliaren dardara heredatu dugun.

Hazi baten antzera, indar horren guztiaren intentsitatean. Horrela biziraun dute hotsek. Horrela biziraungo gaituzte, hitzak barne, edozein eztarriko zintzurretan, paisaiako marketan, txorien kantuan, belarri-zuloetan, ahoen harreman erotikoan.

"Narrugorrik" gorputzetik idatzitako liburua da, entzumenetik pentsatua, bizitzatik bibratua. Fisikoa, prekarioa, zaurgarria, transzendentala. Pertsonala eta kolektiboa. Eta ibilian zentzu bat ehuntzen doa. Paisaia mota bat. Idazketak eratzen duen espazio sozialean.

978-84-19490-49-0


Poesia
Helduentzako Literatura

821.361-1
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com