Gorputzaldiak : elkarreragina, 6. unitate didaktikoa [Lehen Hezkuntza]

Gorputzaldiak : elkarreragina, 6. unitate didaktikoa [Lehen Hezkuntza] [Interneteko baliabidea] / [edukiak, Amaia Navascues Alberdi ... et al. ; ikuskapen didaktikoa, June Kortazar Zabala ; ikuskapen teorikoa eta "sarrera eta itxierak" atala, Heidrun Panhofer ; ilustrazioak, Ane Meoki Izaguirre ; diseinu grafikoa, Maite Zabaleta Nerecán] - Hernani : Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartea, 2024 - 71 or. : z.-b. ir. ; PDF - Gorputzaldiak . - Gorputzaldiak .

"Gorputzaldiak" egitasmoa Adierak Dantza eta Hezkuntza Elkartearen eta Artaziak Kooperatibaren elkarlanaren bitartez gauzatutako proiektua da, material pedagogikoa gorpuzteko eta irakasle zein ikasleentzat baliabidea bilakatzen laguntzeko. Hezkuntzaren eta dantzaren arteko proiektu pedagogikoa da "Gorputzaldiak", eta hezkuntza formaleko irakasleei curriculum-proiektua garatzen laguntzeko tresna berriak eskaintzeko helburuarekin sortu da. Gunea gorputzean ezarriko duen ikaskuntza sustatzea du xede, mugimenduaren esperientziaren eta pertsonen arteko elkarrekintzaren bitartez.
Proiektu hau gizartearen eta hezkuntza-eragileen eskariari erantzuteko jarri zen abian nagusiki, eskolan gorputza beste modu batera fokatzeko gero eta premia handiagoaz jabetuta. Irakasleei tresnak eskaintzea da gure erronka, ikasgeletan garatzen diren gorputzaren erabilerak eta gorputzarekin lotutako ohiturak aldatzeko eta, hala, esperientziaren eta pertsonen arteko elkarrekintzaren bidez sortzen diren ikaskuntzak sustatzeko. Xede horrekin, ezaguerak partekatzeko, gorputz-dinamikak garatzeko eta mugimenduaren eta proposatutako gaien inguruan aurrera eramaten ari diren praktikei buruz gogoeta egiteko espazioak eskaintzen ditugu.
Aurkezten den materiala unitate didaktiko bat da, eta ordubeteko 4 saioz dago osatuta. Unitate honen helburu nagusia elkarreragina gaitasun sozioafektiboaren garapenean datza, tresna pedagogikotzat dantza hartuta.

Lehen Hezkuntza, 1.-6. mailak 6-12 urte bitarteko haurrentzat


Psikomotrizitatea
Gorputz-hezkuntza
Dantza---Ikasketa eta irakaskuntza
Emozioak eta sentimenduak
Elkarreragina


Ikasmaterial osagarriak
Baliabide digitalak
Unitate didaktikoak

087.5:791.83
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com