Autoinstrukzioak : 10 eta 15 urte arteko ikasleentzako autoinstrukzio-liburua

Autoinstrukzioak : 10 eta 15 urte arteko ikasleentzako autoinstrukzio-liburua / [autoinstrukzioen egileak, Sant Joan de Déu ospitaleko Eskola Ikaskuntzako Nahasmenduen Unitatea (EINU) ; ilustrazioak, V for Viu ; itzultzailea, Esther López Epelde] - Bartzelona : Go Books!, L.G. 2017 - 31 or. : kol. ir. ; 10 x 26 cm

Liburu honetan "San Joan de Déu ospitaleko Eskola Ikaskuntzako Nahasmenduen Unitatean) DBHko eta Lehen Hezkuntzako azken zikloko ikasleekin gehien erabiltzen dituzten autoinstrukzioak bildu ditugu; bilduma ospitaleko profesionalek berek egin dute. Eskola-inguruneko ohitura eta ikaskuntza espezifikoei buruzko autoinstrukzioak dira eta, ikasteko zailtasunak (hiperaktibitatea, arreta-defizita, autokontrolik eza) dituzten haurrentzat pentsatuta badaude ere, banaka edo taldeka lan egiteko ohitura eta prozedurak barneratzen hasteko eta automatizatzeko erabil daitezke. Izan ere, bildu ditugu, besteak beste, motxila prestatzeko, etxeko lanak egiteko, ahozko galderak erantzuteko eta nork bere buruari ahalik eta etekin gehien ateratzeko pausoak; irakurmena lantzeko tresnak; euskararen idatzarauak; eta matematikako problemak ebazteko prozedurak. Ikasle edo seme-alabek egin behar dituzten lanetan arrakasta izan dezaten eta eguneroko bizimoduan beregainagoak izan daitezen laguntzeko erabilgarri gertatzea espero dugu.

Lehen Hezkuntza, 5. eta 6. mailak DBH, 1.-4. mailak 10-15 urte

978-84-946893-7-6

11400


Hezkuntza Premia Bereziak


Ikasmaterial osagarriak

51(075.2)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com