Oñatiko esamoldiak

Oñatiko esamoldiak [Karta-jokoa] / [edukien prestatzailea, Idoia Etxeberria ; ilustrazioak, Mirari Sagarzazu] - [Oñati] : Oñatiko Udala, 2025 - 42 karta : kol. ir. ; 11 cm

Oñatiko Udalak herriko esamoldeen karta-jokoa plazaratu du, ikastetxeetan zein etxeetan oñatiera modu jostagarri batean lantzeko aukera ematen duena. Badihardugu euskara elkarteko Idoia Etxeberria arduratu da karta-jokoaren edukia prestatzeaz eta Mirari Sagarzazu marrazkilaria, berriz, irudiak sortzeaz eta karten diseinuaz. 42 karta dira guztira, erakargarriak eta koloretsuak: 42 esamolde. 300 karta-joko atera dituzte.
Oñatiko esamoldeen karta-jokoa herritar guztiei begira prestatu dute, belaunaldien arteko transmisioan eragiteko. Familian eta lagunartean jokatzeko balio du, jolastuaz eta momentu atsegin bat pasatuz Oñatiko esamoldeak ezagutzeko eta erabiltzeko. Ideia mahaiaren bueltan elkartzea da. Jokatzeko bi modu daude: koloreka eta zenbakika. Karta bakoitzean azalpena eta adibideak datoz eta baita esamoldeari buruzko galdera bat ere; karta lortzeko, ezinbestekoa da galderari zuzen erantzutea. "Karta gehien lortzen dituenak irabaziko du".

8 urtetik aurrera (gorria)


Euskalkiak--Oñati
Euskara--Erabilera--Oñati
Ahozkotasuna


Jolas didaktikoak

371.695
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com