Herritarren zientzia, IoTetxea

Herritarren zientzia, IoTetxea [Interneteko baliabidea - Webgunea] / [garapen didaktikoaren zuzendaritza, Mercedes Jimeno Badiola ; koordinazioa eta alderdi teknikoa gainbegiratzea, Nora Álvarez de Eulate San Jose ; edukien sorkuntza eta diseinua, Maider Uralde Fernandez, Aiala Orbegozo Portu] - Donostia : Mercedes Jimeno Badiola, 2025 - Webgunea : kol., soinuduna - EIMA Digitala (2023ko deialdia) . - EIMA Digitala (2023ko deialdia) .

IoTetxea proposamen didaktiko bat da, zeinetan ikasleek IoT (Internet of Things) teknologia erabiliz ikasteko aukera duten, proiektuen bitartez alderdi teorikoak eta praktikoak uztartuz. Teknologia eta joera berriak ikaskuntza-prozesuetan txertatzea bilatu da, ikasleentzat erakargarriagoa eta hurbilagoa izan dadin eta horrela haien motibazioa susta dadin. Ikastetxean edota etxean egin daitezkeen proiektuak dira, eta talde-lana, ikerketa eta hausnarketa sustatzea dute helburu.

Material hauek herritarren zientzia-kontzeptuaren barruan kokatu daitezke; izan ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek lantzeko prestatu dira, betiere irakasle baten laguntzarekin; arazoak identifikatzea, baliabideak partekatzea, gaiak proposatzea, datuak biltzea eta aztertzea eta zabaltzen laguntzea dute helburu.

DBH, 3. eta 4. mailak

31250


EIMAk onetsitako materialak
Curriculumeko baliabideak
Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBI)
Eduki digital didaktikoak
Baliabide digitalak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com