March erregearen sekretua = The secret of king march

March erregearen sekretua = The secret of king march / [jatorrizko testua eta ahotsa, Margie Marc ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Larreategui ; ilustrazioak, Enrique Morente ; grabaketa, soinu-diseinua eta edizioa, Ibai Zabala eta Mikel Gabiola] - Bilbo : Labayru Fundazioa, L.G. 2024 - 31 or. : kol. ir. ; 21 x 21 cm - Munduenea. Munduko ipuinen etxea II (Labayru Fundazioa) . - Munduenea. Munduko ipuinen etxea II (Labayru Fundazioa) .

Munduko ipuinen etxean hogei ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hogei kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Lehenengo hamarrak, horrez gainera, bideo moduan ere ikus daitezke. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hizkuntzak: arabiera, errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua, jorubera, wolofera, gaztelania, persiera, ingelesa, kukama, tagaloa, ukrainera, poloniera, japoniera, turkiera eta hassania.20 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 20 kultura eta 20 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 20 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira.
Bazen March izeneko errege bat. Oso agintari ona eta maitatua zen, baina lotsatzen zuen sekretu bat zeukan. Egun batean, Bevan herriko bizarginari bere sekretua aitortzea erabaki zuen. Baina gai izango da Bevan sekretu hori gordetzeko?

6-10 urte (urdina)


Testua euskaraz eta ingelesez

978-84-19063-36-6


Hizkuntza-aniztasuna
Kultura-aniztasuna


Gales--Ipuinak


Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Baliabide digitalak
Audioak
Podcastak
Audio-liburuak

087.5:82-34
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com