Begirada literarioak iraganari : 36ko gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan

Serrano Mariezkurrena, Amaia

Begirada literarioak iraganari : 36ko gerraren irudikapenak euskal eleberrigintzan / Amaia Serrano-Mariezkurrena - [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2024 - 270 or. ; 22 cm - Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 27 . - Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 27 .

Bibliografia: 259.-270. or.

Euskal eleberrigintzaren historian gai kanonikoa izan da 1936ko Gerra, batez ere 90eko hamarkadatik gaur eguneraino; alabaina, hari buruzko diskurtso literarioak aldatuz joan dira urteetan zehar. Unean uneko imajinario kolektiboaren eta memoria-politiken eraginak nabari dira, eta euskal literatur sistemaren joerek ere ekarri dituzte aldaketak gertakari hura irudikatzeko moduetan. Liburu honek gerrari buruzko narrazioetako erdiguneko eta ertzetako ikuspegiak azaleratzea du helburutzat.

Horretarako, lau alderditatik begiratu zaie eleberriei. Lehenik, obra bakoitzean gailendutako posizio ideologikoak identifikatu dira, gerraren irudikapenak nolako garapena izan duen erakusteko. Gatazka hori zer genero-begiradatatik eraiki den ere ikertu da, nork, zer eta nola kontatzen duen ikusi eta ahots horiek zer imajinario elikatzen duten jakiteko. Horrez gain, azpigenero literario honek euskal eleberriaren historiari, ekarpen tematikoaz gain, aberastasun edo bereizgarri formalik ekarri dion aztertu da. Azkenik, 36ko Gerraren presentzia obra bakoitzean ezberdina denez, haren funtzioaren araberako sailkapena proposatzen da.

978-84-9082-675-1


Literatura--Historia eta kritika
Euskal eleberrigintza
Oroimen kolektiboa


Euskal Herria--Historia--1936-1939 (36ko Gerra)


Monografiak

891.69.09 891.69:94
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com