Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat

Sáez Crespo, Francisco José

Giza histologiari buruzko eskuliburua odontologiako ikasleentzat / Francisco José Sáez Crespo, Iker Badiola Etxaburu - 2. edizioa berrikusia eta emendatua - [Leioa] Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, 2023 - 488 or. : z.-b. ir. ; 30 cm - Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) . - Unibertsitateko eskuliburuak (EHU) .

Histologia ehunen egitura eta haiek gure gorputzaren organoak eratzeko nola antolatzen diren aztertzen duen zientzia da. Osasun-zientzietako unibertsitate-gradu gehienetan oinarrizko diziplinetan prestakuntza ematea aurreikusita dago, Histologia, kasurako, eta arlo hau giza gorputzaren antolaketa eta funtzionamendua aztertzeaz arduratzen da.

Testuinguru horretan sortu zen Giza Histologiari buruzko eskuliburu honen lehen edizioa, Odontologiako graduak egiten dituztenei zuzendua. Helburua gaiari buruzko oinarrizko informazioa argi eta zehatz aurkeztea zen. Eskuliburuan ilustrazioak sartu ziren; izan ere, edozein egitura histologikoren deskribapena askoz errazagoa da azaltzeko eta ulertzeko azalpen-irudiekin batera agertzen bada. Hala ere, eskuliburu honen lehen edizioa erabili duten egileen irakaskuntza-esperientziaren arabera, beharrezkoa zen edukien antolaketa eta aurkezpena hobetzea, atzemandako akatsak zuzentzea eta informazio garrantzitsua, ilustrazio berriak eta gai bakoitzaren kontzeptu nagusien laburpenak gehitzea. Hori dela eta, egileek edizio berri hau egin dute, irakasgaiaren edukiak modu labur, erraz eta antolatuan aurkezteko helburuarekin. Lehen edizioan bezala, giza gorputzaren oinarrizko ehunen (Histologia Orokorra) eta aho-barrunbearen ehunen eta egituren (Histologia Bukodentala) histologian oinarritzen da eskuliburu hau.

978-84-1319-516-2


Histologia
Ahoa--Histología


Monografiak

611.018 611.31
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com