Zirriborroak eta gero : mundu posibleei buruzko istorioak eta fabulazioak

Zirriborroak eta gero : mundu posibleei buruzko istorioak eta fabulazioak / Katixa Agirre ... [et al.] ; itzultzaileak, Amaia Apalauza Ollo, Danele Sarriugarte eta José Luis Padrón Plazaola ; [hitzaurrea, Teresa López-Pellisa ; edizioa eta epilogoa, Idoia Zabaleta, Ixiar Rozas eta Arantxa Mendiharat] - 1. argit. - Bilbo : Consonni, 2023 - 269 or. : z.-b. argk. ; 22 cm

"Zirriborroak eta gero" etorkizunean irudikatu eta Euskal Herriko alternatiba errealetatik abiatutako fabulazioen liburu bat da. Etorkizunean pentsatzeak ziurgabetasuna kudeatzen laguntzen digu, eta, ildo horretan, etorkizunaren dekalogo bat proposatzen digu liburu honek. Zirriborroak eta gero proiektuak hamar egileren hamar fabula eskaintzen dizkigu: Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta. Arabako Azala kreazio-espazioaren gonbidapen batetik abiatuta eta irudimenaren botere bereziaren indarrez, kontakizun bana eraiki zuten hamar idazle horiek, zenbait alternatiba sozial, kultural, afektibo, feminista eta dekolonialetan oinarrituz, argitara ekarri nahian natura-, giza eta teknologia-baliabideekin daukagun harremana kudeatzeko beste modu batzuk. Fikzioa ez da gizartearen aurkako zerbait, baizik eta haren isla; horregatik, funtsezkoa da eskaintzen dizkigun narratibak analizatzea: mobilizatzera bultza­tzen dute, ala paralizatu egiten gaituzte? Liburu bakar batean bildu ditugu disidenteak eta kontrahegemonikoak izan nahi duten hamar narrazio horiek, eraldaketaren narrazioak, gehienak euskaraz sortuak. Orriotara dakartzagun ipuinak irakurri eta gero, irudi, ernamuin, erreberberazio, uhin eta indar-eremuen artean ibiliko gara. Irudi bakoitzak konstelazio bat elikatuko balu bezala. Hitz bakoitzak kosmos oso bat argiztatuko balu bezala. Nolako funtsa, halako forma. Nolako egurra, halako ezpala. Nolako zirriborroa, halako etorkizuna.

978-84-19490-17-9


Helduentzako Literatura

821.361-36"20"
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com