Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria

/ Itziar Idiazabal, Manel Pérez-Caurel (editoreak) ; [itzultzaile-zuzentzailea, Unai Beristain, Idoia Santamaria (Elhuyar Fundazioa) ; begirale teknikoa, Ines García Azkoaga (EHU) ; hizkuntza-begiralea, Jesus Mari Makazaga (EHUko Euskara Zerbitzua)]
- [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
- 280 or. : z.-b. ir., argk. ; 24 cm
- Ikertuz (EHU) .
- Ikertuz (EHU) .
Eskuartean duzun liburuaren jatorrizko bertsioak "Linguistic diversity, minority languages and sustainable development" izenburua zuen, hiru hizkuntzatan idatzitako 12 lanek osatzen zuten (7 ingelesez, 4 gaztelaniaz eta bat frantsesez), eta egile bakoitzaren hizkuntza originala errespetatu zen, hizkuntza-aniztasuna nolabait irudikatzeko. Egileak hizkuntzen egoera, aniztasuna eta galera, eta haiek berreskuratzeko baldintzak aztertzen dituzten aditu ezagunak dira; aldi berean, badira munduko hizkuntza gutxituen ikertzaileak eta haien aldeko ekintzaileak ere. Hala nola Mexiko, Bolivia, Madagaskar, Maroko edo Kameruneko zenbait hizkuntzaren sustapen-lanetan arituak eta adituak. Leku oso ezberdinetan jatorrizko hizkuntzen galera saihestu nahirik martxan diren esperientzia interesgarriak ekartzen dizkigute beren lanen bitartez. Liburu honetako lanetan, hiru printzipio ageri dira hizkuntza-aniztasuna eta jatorrizko hizkuntzen bizi-indarra mantentzeko: garapen iraunkorrerako bertako hizkuntza eta kultura kontuan hartzea ezinbesteko baldintza da, hiztun-komunitateak zuzenean inplikatu behar du, eta, azkenik, ezinbestekoa da hizkuntza eskolan baliatzea. UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak, I. Idiazabal eta M. Pérez-Caurelek argitaratutako liburu honen bidez, Nazio Batuen 2030 agendaren Garapen Iraunkorrerako 17 helburuei beste helburu bat gehitzeko aldarrikapena egin nahi du: hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren babesa eta bermea ziurtatzearen helburua. Ekimen hau, 17 1 deitu dena, 2017an abiatu zen, eta indarrean dago, hainbat erakunderekin batera.
978-84-1319-424-0
Hizkuntza gutxituak
Hizkuntzalaritza
Hizkuntzak
Garapen jasangarria
Monografiak
323.15 332.142.6 81'26