Zientzialari (Nerea Telleria) : elikadura osasungarriak gaixotzeko arriskuak murriz ditzake

Zientzialari (Nerea Telleria) : elikadura osasungarriak gaixotzeko arriskuak murriz ditzake [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2022 - Baliabide elektronikoa (6 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 170 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 170 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 170 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Elikadura jasangarri eta osasungarriaren inguruan dauden oztopo eta erronkak ezagutzeko, UPV/EHUko Elikadura Jasangarria taldeko Nerea Telleria ikertzailearekin bildu gara. Elikadura osasungarri eta jasangarriak onura ugari ditu gizakiontzat eta naturarentzat. Nutrizionalki egokia izateaz gain, ekonomikoki justua da eta ekosistema zaintzen du. Dieta osasungarriek beraz, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldiek bizitza osasuntsu bat izan dezaten laguntzen dute. Elikadura sistemak bere osotasunean berotegi efektuko gasen herena isurtzen du, besteak beste, nekazaritzan, abeltzaintzan edo alimentuak prozesatzerakoan sortzen direnak. Ikerketa batzuen arabera, ingurumenean inpaktu handia eragiten duten elikagaiak dira haragi gorria eta bere eratorriak: munduko nekazaritzaren % 70 ganadua elikatzeko beharrezkoa den janaria landatzeko erabiltzen delako. Horrek sortzen duen deforestazioak, biodibertsitatean eragiten du, eta ekosistemen funtzionamendua galarazten du. Jaten ditugun elikagai eta produktuen osagai batzuek zenbait gaixotasun garatzeko arriskua areagotzen dute eta, ondorioz, bizi ohitura osasungarriak izatea eta arrisku faktore horiek saihestea gomendatzen da.


Zientzia-dibulgazioa
Elikadura jasangarria
Jateko ohiturak
Osasun ohiturak


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com