Zientzialari (Fernando Sarrionandia) : arrokei esker testuinguru paleogeografikoak ezagutu daitezke

Zientzialari (Fernando Sarrionandia) : arrokei esker testuinguru paleogeografikoak ezagutu daitezke [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2022 - Baliabide elektronikoa (4 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 168 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 168 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 168 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: Petrologia igneoari eta prozesu magmatikoei buruz gehiago jakiteko Fernando Sarrionandia-Ibarrarekin, UPV/EHUko Barne Geodinamika arloko ikertzailearekin, bildu gara. "Zientzialari" izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Arroka igneoak magmaren solidotze prozesutik sortutako arrokak dira. Lurrazalean zein Lurraren barnean eman daitezken prozesu hauek arroka mota desberdinak era ditzakete. Esaterako, arroka bolkanikoak, plutonikoak edo azpibolkanikoak sor daitezke. Arroka hauek galdaketatik sortutakoak dira eta testuinguru geodinamiko desberdinetan sortu daitezke. Testuinguru geodinamiko desberdin horiek lau taldeetan bana daitezke eta bakoitzak magma mota desberdin bat sortzen du. Lehenengoa, plaka litosferikoak banatzen diren puntuetan lur barneko arroken deskonprimatze prozesuari dagokio. Bigarrena, plaka litosferikoek talka egiten duten lekuetan eta subdukziorik ematen ez denean ematen da. Hirugarrena, talkaren ondorioz subdukzioa ematen denean, eta azkenak, Lurraren mantuko luma gorakorrekin lotutako prozesuekin egiten du bat. Magmatismoaren ikerketak zeresan handia dauka barne-geodinamikaren ikerketan, izan ere, testuinguru bakoitzean, arroka igneo mota konkretu bat sortu daiteke. Hortaz, arroken kimismoa eta datazioa aztertuz, iraganeko testuinguru paleogeografikoak eraiki daitezke, alde batetik, Lurraren historia ezagutzeko, eta bestetik, mineral hobien motak ezagutzeko eta sailkatzeko.


Zientzia-dibulgazioa
Geodinamika


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com