Más allá del mito y la epopeya : el País Vasco y la expedición Magallanes-Elcano en el contexto de la primera globalización = Mitoaz eta epopeiaz harago : Euskal Herria eta Magallaes-Elkano espedizioa lehen globalizazioaren testuinguruan

Más allá del mito y la epopeya : el País Vasco y la expedición Magallanes-Elcano en el contexto de la primera globalización = Mitoaz eta epopeiaz harago : Euskal Herria eta Magallaes-Elkano espedizioa lehen globalizazioaren testuinguruan Mitoaz eta epopeiaz harago : Euskal Herria eta Magallaes-Elkano espedizioa lehen globalizazioaren testuinguruan / directores, Angulo Morales, Alberto (UPV/EHU) ... [et al.] - Madrid : Dykinson, L.G. 2021 - 365 or. [38] or. : kol. ir., mapak ; 24 cm

Elkano Fundazioak proposatuta, Euskal Itsas Museoarekin eta Albaolarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak nazioarteko kongresu bat antolatzeko ideia onartu zuen, «mitoaz eta epopeiaz harago» izenburupean, Magallanes-Elkano espedizioaren eta garai hartako (XVI. mende hasiera) Euskal Herriaren testuinguruari buruzko ezagutza berriak herritarren eskura jartzeko helburuarekin. "Covid-19aren pandemiak kongresu hori egitea galarazi zuen, baina Kultura Departamentuak erabaki zuen dibulgazio zabaleko liburu bat prestatzea eta argitaratzea, hainbat espezialistek kongresu horretan aurkeztea aurreikusi zuten ikerketa zientifikoetan oinarrituta. Argitalpenean, EHUko lau historialari doktorek zuzendutako eta Elkano Fundazioak koordinatutako adituen 12 artikulu ezezagun bildu dira, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura departamentuaren laguntzarekin argitaratu da. Orain argitara ematen da, irizpide zientifikoekin egituratuta eta tokiko, Estatuko eta atzerriko ekarpenei dagokienez orekatuta. Bi sarrera-testu eta ondorio elebidun ditu, EHUko Euskal Herria, Europa eta Amerika Ikerketa Talde Bateratuaren eskutik. Liburu honen orrialdeek Magallanes-Elkanoren figuraren eta lehen mundubiraren gertakariaren ideiari eutsi diote. Mitotik eta epopeia klasikoenetik aldenduz, nazioarteko ikertzaile talde garrantzitsu batek bere ezagutzak eman ditu testuinguru historiko zehatz bat eskaintzeko, irakurleei gertakari garrantzitsu horretara ikuspegi zientifiko batetik hurbiltzeko aukera ematen diena. Liburuak, besteak beste, Louis Sicking, Ernesto García Fernández, Amelia Polonia, Jose Manuel Azcona, Adelaida Sagarra eta Xabier Alberdi bezalako hamabi idazleren hamabi artikulu biltzen ditu.


Artikuluak gaztelaniaz. Sarrera eta ondorioak euskaraz eta gaztelaniaz.

978-84-1377-856-3


Elkano, Juan Sebastian (ca. 1476-1526) Elcano, Juan Sebastian
Magallanes, Fernando (1480-1521)


Munduaren inguruko bidaiak--XVI. m.


Monografiak

910.4(100)"1519-1522"
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com