Zientzialari (Josean Rodriguez) : egun tumoreak sailkatzen dira ere mutazio molekularren arabera

Zientzialari (Josean Rodriguez) : egun tumoreak sailkatzen dira ere mutazio molekularren arabera [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2021 - Baliabide elektronikoa (4 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 85 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 85 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 85 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: tumore baten garapenean zerikusi zuzena dute geneen mutazioek. Tumore bat garatzen den heinean mutazioak ere metatu egiten dira. Eta, bitxia badirudi ere, mutazio hauek abantailak eman diezaiekete proteinei. Esaterako, mutazioek proteinen funtzioa aldatu eta gainontzekoei baino hazteko abantaila gehiago eman ahal dizkiete tumore-zelulei.Nola egin aurre honako mutazioei? Zer nolako terapiak erabiltzen dira tumoreak desagerrarazteko asmoz? Galdera hauei erantzun bat emateko UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Josean Rodriguez irakaslearengana hurbildu gara. Josean Rodriguez Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa-taldeko kidea da eta hauen ikerketa-lerroa minbiziaren aurkako terapia zuzenduen arloan kokatzen da. Itu terapeutiko berriak aurkitzea, eta beraien funtzioa hobeto ulertzea ezinbestekoa da tumoreen aurkako terapia zuzenduen arloan. Horretarako, minbiziaren sorreran parte hartzen duten prozesu molekularrak ezagutzea eta aztertzea beharrezkoa da.


Zientzia-dibulgazioa
Medikuntza
Minbizia


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com