Zientzialari (Zuriñe Baña) : mikroorganismoen azterketak aldaketa klimatikoa aurreikusi dezake

Zientzialari (Zuriñe Baña) : mikroorganismoen azterketak aldaketa klimatikoa aurreikusi dezake [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2021 - Baliabide elektronikoa (5 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 153 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 153 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 153 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: itsas zabalaren aktibitate eta masa gehiena mikroskopikoa da. Beraz, komunitate mikroskopikoen ezaugarriak eta hauek baldintzatzen dituzten faktoreak ezagutzea garrantzitsua da. Esaterako, prokarioto-komunitateen konposizioa, dibertsitatea eta aktibitatea aztertzeak, itsasoko materia organikoaren eraldaketan zerikusia duten prozesuen arteko erlazioa ezagutaraz dezake.Itsasoko materia organikoaren eraldaketa ekosistemaren araberakoa da. Besteak beste, mikroorganismoak dira aldaketa hori eragiten duten faktore nagusienetakoak. Izan ere, bakterioek konplexutasun maila desberdina duen materia organikoa eralda dezakete.Lurrazalaren portzentaje handi bat urez estalita dago. Hortaz, mikroorganismo itsastarren jarduera eta aniztasunaren azterketak, ziklo biogeokimikoan egon daitezkeen mugimenduak eta aldaketa klimatikoari buruzko datu zehatzagoak ezagutzeko aukera eman dezake. Horregatik da garrantzitsua prokarioto-komunitatearen ikerketa.Itsasoko prokarioto-komunitatearen eta materia organikoaren eraldaketa lantzen duen ikerketari buruzko xehetasunak ezagutzeko, Zuriñe Baña UPV/EHUko Mikrobio Itsastarrak ikerketa-taldeko ikertzailearekin elkartu gara.


Zientzia-dibulgazioa
Itsasoa--Bizitza mikroskopikoa


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com