Zientzialari (Jose Miguel Campillo) : simulazio multifisikoek baterien degradazioa motel dezakete

Zientzialari (Jose Miguel Campillo) : simulazio multifisikoek baterien degradazioa motel dezakete [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU) - [S.l.] : UPV/EHU, 2021 - Baliabide elektronikoa (5 min) : soinuduna, kol. - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 154 . - EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 154 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 154 .

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du.Egun, bateria eta superkondentsadoreak mugikorretan, ordenagailuetan eta ibilgailu elektrikoetan aurki ditzakegu, besteak beste. Simulazio multifisikoen bidezko mantentze-lanak eta azterketak garrantzitsuak dira degradazio prozesuak nola eta zergatik gertatzen diren antzemateko eta baita hauek ekiditeko ere.Superkondentsadoreak bateriekiko osagarriak dira, izan ere, azken hauen karga prozesua askoz azkarragoa da baina energia metaketa murritza dute. Energia metaketa handitzeko erronkaz eta simulazio multifisikoen prozesuen berri gehiago ezagutzeko, Jose Miguel Campillorekin, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisika saileko ikertzailearekin, bildu gara.


Zientzia-dibulgazioa
Fisika


Baliabide digitalak
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com