Lehengo harenez : Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak

Erdozia Mauleon, Jose Luis

Lehengo harenez : Nafarroako euskal hizkeretako lexia konposatuak / Jose Luis Erdozia Mauleon - 1. argit. - Arre : Pamiela, 2021 - 285 or. ; 24 cm - Saio eta testigantza (Pamiela) ; 239 . - Saio eta testigantza (Pamiela) ; 239 .

Liburu honetan lexema soila baino osagai gehiago duten lexiko mailako zenbait burutzerekin (lokuzio, esamolde edo esapide eta aditz perifrasiak) eginen duzu topo. Hiztegietan sarrera nagusi edo azpisarrera moduan, normalean, agertzen ez direnak dituzu eta, horiek guztiak, bederatziehundik gora (bederatziehun eta hamasei okertu ez bagara), Nafarroako euskal hizkeren eremuetako hiztunek aspaldian baliatu izan dituztenak eta egun oraindik ere horietako zenbaitzuek baliatzen dituztenak dira. Hiztunek, noizbait, inguru semantiko zehatz batean sortu zituzten hitz soila bera baino gehiago diren hauek eta, ondoren, haien erabilera sendotu zuten egunerokotasunean. Eguneroko elkarrizketetako gatza eta piperra izan dira eta dira gaur egun ere, euskara komunikazio hizkuntza dutenen artean Sakanan, Zaraitzun, Luzaiden, Artzibarren, Erroibarren, Esteribarren, Ultzaman, Basaburuan, Imotzen, Leitzaldean, Larraunen, Bortzirietan, Sunbillan, Malerrekan, Bertizaranan, Aezkoan, Baztanen, Zugarramurdin, Urdazubin eta Erronkaribarren gehienbat, baina baita hauen aldameneko eskualde batzuetan ere.

Ataur. ifentzuan: Lan honek saria jaso du Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak 2020an antolaturiko Nafarroako euskarari buruzko ikerketa linguistikoen lehiaketaren deialdian

978-84-9172-236-6


Euskara--Esapideak--Nafarroa


Monografiak

821.361-84(460.16)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com