Harremanak : "III. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak

Harremanak : "III. Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldiak / erredakzioaren ardura, Hik hasi ; artikuluen egileak, Lorea Agirre... [et al.] - Donostia : Xangorin, L.G. 2018 - 62 or. : z.-b. argk. ; 24 cm - EIMA 1 (2018ko deialdia) Ale monografikoa (Hik hasi) ; 32 . - EIMA 1 (2018ko deialdia) Ale monografikoa (Hik hasi) ; 32 .

2013an egin ziren lehen “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldiak. Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako haurren parte-hartzearen bideari, jarraipena eman genion 2015ean aniztasuna gaiarekin, eta ikasle guztiak kontuan hartzen
dituen Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen. 2017an, “harremanak” gaia landu genuen “III. Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldietan. Izan ere, harremanak, elkarbizitzaren erdigunean daude. Horiek nolakoak, halakoa izango da bizikidetza: osasuntsua edo ez. Gaia lantzeko, OinHerrik nolako harremanak nahi dituen aurkeztu zuen Lorea Agirrek, Finlandian zer eratako harremanak sustatzen diren Leo Pahkinek, munduko hainbat eskolen ereduak ekarri zituen Heike Freirek, eta, Euskal Herriko ekarpen interesgarri
ugari aurkeztu ziren. Hik Hasi aritu zen antolatzaile gisa, baina OinHerriren izenean eta babesean. Izan ere, OinHerri herri hezitzailea egitasmoa
talde hauek osatzen dute: Irrien Lagunak Kluba, HUHEZIko Sorguneak ikertegia, Nafarroako hezitzaileen taldea, Oarsoaldeko Garapen Agentzia, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea, Euskararen Topagunea, Ikastolen Elkarteko aisialdi-taldea, Urtxintxa Bizkaia, Amarauna, Urtxintxa Gipuzkoa, Arremanitz, Tabakalerako hezkuntza saila, Pil-pilean elkartea, Ttakun kultur elkartea, Elgoibarko Izarra elkartea eta Hik Hasi heziketa egitasmoa. Zazpi kontzeptutan oinarritzen da OinHerriren proposamena. Eta hórrela formulatu ditugu gure lan-eremua eta xedea: Jolasa eta sormena ikasteko eta
garatzeko berariazko tresnatzat dituen haurren kultura aitortzea; hori oinarri hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena ematea;
eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea; eta pertsonen arteko harreman osasuntsu, justu eta asegarriak jostea. Hain justu ere, “harremanak” gaia landu zen jardunaldietako edukia duzu liburuxka honetan.

978-84-944746-7-5

12620


Balio-hezkuntza
Bizikidetza
Komunikazio ez bortitza
Eskola-jazarpena
Kultura-aniztasuna


EIMAk onetsitako materialak
Monografiak
Baliabide digitalak

37.014
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com