Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan

Alvarez Uria, Amaia

Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan [Doktore-Tesia] [Interneteko baliabidea] / Amaia Alvarez Uria ; zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Alustiza , Datuak - Gasteiz : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, , L.G. 2012 - 386 or. : kol. ; PDF

Tesia--Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila

Bibliografia

Testua

Doktorego tesi honen helburua Katalina Eleizegiren antzezlanetako euskal emakumearen irudiak aztertzea da eta XX. mendeko, bere garaiko, irudikapen femenino hegemonikoekin konparatzea. Bere pertsonaia femeninoen bidez genero eta nazio identitateen mugak nola gainditzen dituen ikusiko dugu eta hori desberdindu ditugun bi garaitan aztertuko dugu: Nazioaren ohorez eta Autoexilioa. Lehen garaian Donostian bizi izan zen, familaren etxean, eta lehiaketa literarioak irabazi zituen bere lehen hiru antzezlanekin, honen ondorioz antzeztu eta argitaratu zituzten. Bere pertsonaia nagusiak arketipo manikeo izatetik urrun daude, emakumeen dualtasunak irudikatzen dituzte Gilbert eta Gubar ikertzaileen The madwoman in the attic lanari jarraiki. Hau eginez, protagonistaren irudia osatzen zuen, emakume eredugarria (tradizionala, bertutetsua eta kristaua), kanonetik irteten ziren beste emakume batzuekin: sorginak, pobreak, zaharrak edo pinpirinak. Bere drama historikoak xede abertzale eta kristauarekin idazten zituen, euskal nazioaren iraganaren, tradizioaren eta historiaren eraikuntzan parte hartuz. Bigarren garaian Lizarrara joan zen bakarrik bizitzera eta ez zen ia irteten bere gelatik. Urte hauetan ez zuen antzezlanik aurkeztu lehiaketetan, eta beraz, ez ziren argitara eman orduan idatzitakoak. Haietako bat izan zen Katalina Erausoren bizitzan oinarrituta idatzi zuen drama historikoa aztertu dugu, (Erauso Kateriñe izenburua ipini zion moja-soldadua izan zenari buruzko antzezlanari). Garai horretan ohikoa zen emakume idealaren irudia zentrotik mugitu zuen pertsonaia historiko honen hautua egitean. Hau eginez alde batetik ordura arte euskal kulturan baztertuta zegoen erreferentzia historikoa berreskuratu zuen eta bestetik "euskal emakume" izateko beste era bat proposatu zuen, hau da, genero eta nazio identitateak bestela bizitzeko modu desberdinak daudela ikusarazi zuen, agentziazio, autonomia eta autoritate ez-ohiko eredu bat eman zien 1960ko hamarkadako ikusentzule euskaldunei. Hortaz, gorputza bizitzeko modu desberdinak erakutsi zituen pertsonaia transgenero bat emanez (bestela esanda, pertsonaia ez-arauemailea) eta trantsizioa aurkeztu zigun norbanakoaren zoriona eta askatasuna lortzeko bide gisa. Euskal emakumeen historian zeharreko ohitura eta usadioak ezagutarazi zituen emakumeak euskal tradizioan eta kulturan kokatuz (tradizo zenbaiten ondorio kaltegarriak ezkutatu gabe). Eta emakumeen arteko adiskidetasunari ere tarte bat egin zion balore positibo gisa, eta maitasunaren alde pasionalari sufrimendu iturri eta zama gisa emakumeentzat. Honekin guztiarekin bere antzezlan eta pertsonaiekin erresistentzia egin zion euskal emakumearen eredu hegemonikoari, marimutil estigmari ere aurre egin zion eta auzitan jarri zituen binarismoa eta diskriminazio generiko-sexuala.


testua, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez

9788498606805


Eleizegi Maiz, Katalina (1889-1963)


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea--Tesi eta disertazio akademikoak


Emakumeak--Literaturan


Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak

821.361Eleizegi Maiz, Katalina1.07(043.2)(0.034) 305-055.2(0:82)(043.2)(0.034)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com