Osasun izurriteen gizarte irudikapenak : jakintza zientifikotik egunerokotasuneko pentsamendura. Komunikabideen eragina

Idoiaga Mondragón, Nahia

Osasun izurriteen gizarte irudikapenak : jakintza zientifikotik egunerokotasuneko pentsamendura. Komunikabideen eragina [Interneteko baliabidea] / Nahia Idoiaga Mondragón ; zuzendariak, María Lorena Gil de Montes Echaide - [S.l.] : [s.n.] , 2016 - 273 or. kol., graf. ; PDF

Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea,Gizarte psikologia eta portaera zientzen metodologia Departamentua

Bibliogr.: 229-250 or.

Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da

Tesi honek, Gizarte Irudikapenen Teoria (GIT) oinarritzat hartuaz, ikusmira osasun izurriteen inguruko egunerokotasuneko pentsamenduan jarri du, komunikazioaren bidez nola garatzen eta eraldatzen den aztertuaz. Burututako lanek osasun izurriteei buruzko gizarte irudikapenak aztertu dituzte sei urtetan zehar (2009ko txerri gripea hasi zenetik 2015eko ebola izurrite arte). Epe horretan osasun krisiekiko gizarte irudikapenen eraldaketa behatu da, baita indarrean mantentzen ziren ideiak ere. Honela, osasun izurriteek gizartean zauri sakonak sortzen dituzten gertaerak direla ondorioztatu da, ez sortzen dituzten kalte fisiko edo bistakoengatik soilik, baita sortutako orbain sinbolikoagatik ere, bertan emozioek leku azpimarragarria dutelarik. Gainera, lan honek bereziki jorratzen du hedabideen papera, GIT komunikabideak aztertzeko eta komunikabideak beraiek gizarte irudikapenak ikertzeko lanabes aproposa direla berretsiaz. Osasun izurriteek gizarte modernoei eragingo ez ziotela uste zutenak oker zeuden. Gaur egungo arriskuaren gizarte globaletan behin eta berriz presente izango ditugun mehatxuak dira eta honenbestez, ezinbestekoa da sinbolikoki nola eraikitzen ditugun eta gizarte irudikapenen bidez eguneroko pentsamenduan nola txertatzen ditugun jakitea. Tesi honen bidez prozesu hauek azaltzeko zenbait ideia plazaratu ditugu etorkizuneko osasun izurriteei begira lanabesgisa balioko dutela esperoan


testua euskaraz eta ingelesez


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea--Tesi eta disertazio akademikoak


Gaixotasunak
Komunikabideak


Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak

61:
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com