Txoriak dira bederatzi

Irastortza, Tere

Txoriak dira bederatzi / Tere Irastortza ; ilustrazioak, Iñaki Bastarrika Izagirre - 1. argit. - Arre : Pamiela, 2017 - 183 or. : ir. ; 22 cm - Saio eta testigantza (Pamiela) ; 199 . - Saio eta testigantza (Pamiela) ; 199 .

Txoriak bederatzi dira, baina bat ez da ageri, oraindik. Sigi-saga datoz esaldiak, bitartean. Liburu hau, ornogabea da eta bareak bezala nahiago du zoru umela, eta urak bezala, edozein zirrikitu iragaten ez duenean, erle-liztorren berbaroa eraginez, nahiago du durunda egitea.• Falta den hitza aurkitzen dutenak dira, liburuan, mundua entzuten dakiten adiskide minak.• Nork berak ezin du bere burua ferekatu, amultsuki ukituta ere; eta bere burua ezagutu arren ere, ezin du lagundu. Laguna behar du, izango bada.• Alde onaren ifrentzua ez da alde txarra, alde erantzia baizik.• 8 eta ∞, edo infinituaren sinboloa. Zortziaren ikur inbertitua da infinitua.• Sortzea askatzea balitz, lotura gabe sortu ahal izango litzateke, pentsamendu gabe. Sortzea, baina, aitzinagora jotzea ere bada. Sortzea, ordea, bada, azala berritzea: ustez geure bizipena zenari pentsamenduaren mozorroa eranztea: dena erretzean geure gorputza gexal batek baino babesten ez duela jakitea: eta igartzea, aitzinagoko senak ikasitakoaren zurrunbiloan atzera jo eta gizakiago (eta fisikoago) izatera eraman gaitzakeela.

Helduentzat

9788491720201


Soziologia


Saiakerak

044.3
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com