Untxitxo txuria

Ballesteros, Xose

Untxitxo txuria / Xosé Ballesteros-ek egokitua Portugalgo herri-ipuin batetik ; Óscar Villán-en irudiak ; [itzulpena, Koldo Izagirre] - Iruñea ; Pontevedra : Pamiela : Kalandranka, 2014 - [24] or. : denak kol. ir. ; 23 x 23 cm

Portugalgo ahozko ipuin baten egokitzapena dugu istorioa, haur txikientzat ezagunak diren ipuin kateatuen familiakoa. Ahozko baliabide estilistikoak erabiltzen ditu: dela errepikapena, dela onomatopeia edota ekintzen erritmo jarraitua. Aipagarriak dira, bestalde, Óscar Villan-en marrazkiak, guztiz originalak eta espresionistak direnak. Orrietan kolore bera errepikatzen da (testu errepikagarriarekin batera), eta halako ukitu pertsonalizatua ematen die, nola testuari hala liburuari. Ipuin dibertigarria, katartikoa eta haurrengan barrea eragingo duena berehala. Batetik, istorioan agertzen diren errimak oso dibertigarriak direlako; eta bestetik, irrigarriak direlako inurria bezalako pertsonaia txikiak pertsonaia boteretsuaren aurrean erabiltzen dituen estrategiak, barre algarak sortzeko modukoak.

0-4 urte (Urdina)

Espainiako Irudi Sari Nazionala 1999

978-84-7681-823-7


Untxiak


Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura

087.5:82-32
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com