Liburuak eta areago
Bikarregi Esparta, Itziar
Liburuak eta areago [Interneteko baliabidea - Webgunea] / Itziar Bikarregi Esparta - Bilbo : Irale, 2016 - Webgunea (Google Sites) : soinuduna, kol. - IRALE (2015-2016 ikasturtea) R400 . - R400 IRALE (2015-2016 ikasturtea) .
2016/04/20
DBHko Euskara eta Literaturako 1. eta 2. mailetarako material osagarria da. Irakurliburuetan sakontzeko ariketa interaktiboak, oinarrizko gida baten arabera sekuentziatuta. Jclik aplikazioa behar da ariketak egiteko. Gaur egungo hezkuntza-sisteman, teknologia berriak ezinbesteko baliabidea bilakatzen ari dira. Hala ere, teknologia berriak erabiltzearekin batera, zenbait arazo sumatzen dira: irakaslearen ohitura eta trebezia falta, material falta ikaragarria... Azken arazo horri irtenbidea emate aldera, material hau prestatu da.Material honekin ez da, inondik inora, irakurliburua ordezkatu nahi, baizik eta material osagarria eskaini. Helburu nagusia hau da: literaturaz jabetzeko eta irakurketan sakontzeko bide erraza eta atsegina izatea.
Jorratutako irakurliburuak DBHko 1. eta 2. mailetan irakurtzekoak dira: 1. "Bihotz ausarta", Joanes Urkixo (Zubia-Alfaguara, 1996), 2."Asto bahitzaileak",: Gerald Darrell (euskarazko argitalpena, Zubia-Alfaguara, 1993); 3. "Jara", Jasone Osoro (Zubia-Alfaguara, 2001); 4. "H gabe", Sustrai Colina (Zubia-Alfaguara, 2006). Materiala euskarri digitalean prestatu da,, eta, betiko galdetegi aspergarrietatik aldenduta, era erakargarrian literaturara hurbiltzea du helburu. Ariketak (hitz gurutzatuak, hizki-zopak, testua ordenatzeko ariketak, hutsuneak betetzeko ariketak, aukera anitzeko galderak, zutabeak lotzeko ariketak…) JClic programa erabiliz prestatu dira. Programa horrekin sortutako ariketak interaktiboak dira; ikasleek bertan lor dezakete informazio lagungarria, eta programak berak ematen dio aukera ikasleari ariketak zuzentzeko edo erantzunak egiaztatzeko. Liburu bakoitzari dagozkion ariketak, proiektu batean bilduta, modu sekuentzialean aurkezten dira, eta gordetzen duten hurrenkera sarreran erakutsitako oinarrizko gidaren urratsei lotuta dago. Azkenik, ariketa batzuetan, egokiro estekatuta, gutxieneko euskarri teorikoa eskaintzen da; bertan, ikasleak berak informazio gehiago edo azalpen osagarriak eskura ditzake.
DBH, 1. eta 2. mailak
31250
Irakurketa sustatzea
EIMAk onetsitako materialak
IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
Eduki digital didaktikoak
Baliabide digitalak
81(075.3)(0.034)