Migrazioen soziologia : gerturapen teoriko eta praktikoa

Moreno Márquez, Gorka

Migrazioen soziologia : gerturapen teoriko eta praktikoa [Interneteko baliabidea] / Gorka Moreno Márquez eta Xabier Aierdi Urraza - [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2015 - 126 or. : PDF artxiboa

Migrazioa gizakiaren jaiotzatik bertatik gertatzen den fenomenoa da; bere baitan eta bere izaeran dago mugikortasuna eta zenbaitetan leku batetik bestera joateko beharra. Gaur egun ere ukaezina da migrazioen garrantzia; munduko populazioaren % 3a bere jaioterria ez den beste lurralde batean bizi dela jotzen da.Gurean ere garrantzia hartu du nazioartetik datorren immigrazioak azken urte hauetan, eta gero eta nabarmenagoa da gure gizartean migrazioek dakarten aniztasuna. Era berean, migrazioekin erabat lotuta agertzen zaizkigu gaur egungo soziologian azterketagai nagusiak diren hainbat gai: globalizazioa, lan-merkatua, aniztasunaren kudeaketa, gizarte-bazterketa, familiaren egitura, estatuaren berrantolaketa, etab.Gai hauek guztiak kontuan harturik, diziplinanitzeko ekarpena egiten saiatuko da liburu hau. Hainbat ataletan garrantzia izango dute bilakaera historikoak edota gerturatze kontzeptualak; beste batzuetan, berriz, gaur egungo eztabaidak eta datuak plazaratuko dira. Horrela, gaiak gure egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratuko dugu, komunikabideetan zein gizartean aurki daitezkeen iritziak planteatuko ditugu, eta era kritiko batean eztabaidatu.

978-84-9082-196-1


Emigrazioa eta immigrazioa


Baliabide digitalak
Monografiak

314.7(0.034)
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com