Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak
Aritzeta, Aitor
Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak / Aitor Aritzeta, Goretti Soroa, Itziar Etxebarria - Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2013 - 241 or. ; 24 cm
"Emozioak eta gaitasun sozioemozionalak" deritzon ikasmateriala, emozioen oinarrizko ezagutzan sakontzeko eta gaitasun sozioemozionalak praktikan jartzeko interesa duen edonori zuzenduta dago. Interes bikoitz horri jarraiki, bi
zatitan banatu dugu liburua.
Lehendabiziko
zatian, oinarrizko ezagutza teorikoak jorratzen dira lau ataletan banandurik. Lehenengoan, oinarrizko emozioak (poza, beldurra, haserrea, tristura, nazka, sorpresa/interesa) ikuspegi psikologiko batetik aztertzen dira eta, alderdi anitzeko definizioak aurkezteaz gain, emozioen funtzioetan, eredu teorikoetan eta bizipen emozional subjektiboan
sakontzen da. Bigarren atalean, berriz, emozio sozialak (errua, lotsa, harrotasuna, inbidia, jeloskortasuna eta
enpatia) lantzen dira beraien arrazoiak eta ondorioak aztertuz. Hirugarren atalean, erregulazio emozionala lantzen da desatseginak izan daitezkeen fenomeno emozionalen ondorioak erregulatzeko bideak aztertuz. Azkenik, laugarren atalean, gaitasun sozioemozionaletan sakontzen dugu adimen emozionalak biltzen dituen oinarrizko gaitasun emozionalak azalduz.
Bigarren
zatian, hamasei tailer praktiko aurkezten dira, guztiek sarrera teorikoa, tailerra deskribatuko duen fitxa, ariketa praktikoak eta erantzun-orriak dituztelarik. Tailer horietan zati teorikoan garatutako oinarriak aplikatzen dira, erregulazio emozionalari eta autoezagutza-prozesuari arreta berezia jarriz.
978-84-8348-469-4
Adimen emozionala
Emozioak eta sentimenduak--Hezkuntza
Monografiak
159.942